Rikardo Arregi Kazetaritza Saria (RAKS)

Zer da? Zertarako da?

Euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren helburua. Horrela bada, urtean zehar egin diren kazetaritzalanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta saritzea da sari honen xedea, epaimahaiak eredugarrien iritzitako lanak sarituz.

Aurreko urtean (lanak aurkezteko epe amaiera dataren aurreko 7. egunetik urtebete atzeraka kontatuz, hain zuzen ere) argitaratutako lanak aurkez daitezke atal guztietan:

  • Rikardo Arregi Kazetaritza saria: Edozein mota edo generotakoak izan daitezke lanak, eta saria erabakitzeko irizpide nagusiak kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna izango dira. Derrigorrez aurkeztu beharko dira lanak, nahiz eta epaimahaiak lan horien artean behar adinako kalitatezkorik topatzen ez badu, beti izango du aukera proposamenak egiteko. Aurkezteko, autoreek nahiz komunikabideek hala nola sariaren helburuekin zerikusirik duen edozeinek aurkez ditzake lanak.
  • Kazetari Berria saria: Kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendutako saria da hau, eta, ondorioz, urtean zehar 27 urte edo gutxiago izango dituztenek parte har dezakete. Edozein mota edo generotakoak izan daitezke. Kalitatea eta egokitasuna kontuan hartuz epaimahaiaren iritzian bikainena denari emango zaio saria.
  • Aipaturiko bi sari horiez gain, egoki edo beharrezko iritis gero, Epaimahaiaren Sari Berezia egiteko aukera du epaimahaiak.

Nork eska dezake?

  • Rikardo Arregi Kazetaritza saria: Autoreek, komunikabideek edo sariaren helburuekin zerikustekorik duen edozeinek. Nolanahi ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari hori erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak.
  • Kazetari Berria saria: Autoreek, komunikabideek edo sariaren helburuekin zerikustekorik duen edozeinek. Nahitaezkoa da lanak aurkeztea.

    Aurkeztu beharreko agiriak

    Ez dagokio.

    Non/Nola eskatu daiteke?

            Ordaindu behar da?

            Doan da.

            Izapidetze edo ebazpen epea

            • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

            Araudi aplikagarria

            Lehiaketaren oinarriak urtero onartzen dira Gobernu Batzarrean.

              Eskaera jaso ondorengo urratsak

              Ez dagokio.

              Nork onartu behar du?

              Ez dagokio.

              Izapidetze ardura duen lansaila

              Euskara Zerbitzua - 943 300 831 edo euskarazerbitzua@andoain.eus

              Beste zenbait ohar interesgarri

              Sariak

              • Rikardo Arregi Kazetaritza saria: ...................................... 9.000 €.
              • Kazetari Berria saria: ............................................................ 3.000 €.

              Izen-emate epea: maiatzean amaitzen da.

              Datu pertsonalen babesa

              Fitxategiaren izena: Euskara sustatzeko programak

              DBEB kodea: A50

              Fitxategiaren xedea: Jarduerak, lehiaketak eta sariak antolatzeko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua.

              Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

              Informazio gehiago: LOPD