Inauterietako konpartsak: izen ematea eta dirulaguntzak

Zer da? Zertarako da?

Inauteritako desfilean parte hartzeko eskaera (Inauterietako larunbatean). Parte hartzaileek udalaren dirulaguntza bat jasotzeko eskubidea izango dute

Dirulaguntzak jasotzeko irizpideak eta puntuaketak

Konpartsa txikiak (1 eta 9 kide artean).

16 urtetik gorakoak izan behar dute eta motibo-jantzi berdina eraman.

  • Partaide kopurua ................................................................... 10 ptu.
  • Megafonia eramateagatik ....................................................... 5 ptu.
  • Gurpilak dituen tramankuluren bat eramateagatik
    (bizikleta, gurpildun aulkia, supermerkatuko karroa:::) ...... 5 ptu.

Konpartsa handiak (10 kide edo gehiago):

  • Partaide kopurua.
  • 10-30 partaide bitarteko taldea....................................... 22 ptu.
  • 31-60 partaide bitarteko taldea....................................... 20 ptu.
  • 61-90 partaide bitarteko taldea....................................... 15 ptu.
  • 90 partaide baino gehiago................................................ 10 ptu.
  • Traktorez edo antzeko ibilgailuz gidatutako karroza......... 20 ptu.
  • Kotxez gidaturiko karroza-karroa.......................................... 15 ptu.
  • Eskuz edo animaliz gidatutako karroza-karroa.................... 5 ptu.
  • Megafonia eramateagatik (3.000 w. gehienez).................. 20 ptu.
  • Igandean ere ateratzeagatik................................................. 20 ptu.
  • Euskal inauteri tradizionalaeren ezaugarriak izateagatik.. 20 ptu.
  • Euskarazko abestietan oinarritutako koreografiagatik ......20 ptu.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona edo taldek, kide kopurua kontuan hartu gabe.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera inprimaki normalizatuan. Bertan adieraziko da dirulaguntza ingresatzeko kontu korrontearen zenbakia eta konpartsaren kide kopurua eta karrozan jarri beharreko megafoniaren potentzia egiaztatuz zinpeko aitorpenak.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete

          Araudi aplikagarria

          Ez dagokio

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Dirulaguntzak jasotzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu eta ezarritako irizpideen arabera konpartsak puntuatu ondoren.
          2. Hezkuntza eta Kultura Batzorde Irizpenemailea.
          3. Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa.
          4. Interesdunei jakinarazi akordioa eta horren berri eman Kontuhartzailetza lansailari onartutako laguntzak ordaindu ditzaten.

          Nork onartu behar du?

          Ez dagokio.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hezkuntza eta Kultura - 943 303 540 edo kultura@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Konpartsen ordena zozketaren bidez egingo da, beraiekin egingo del bilera egunean bertan.
          • Inauteriak amaituta talde osoaren argazki bat aurkeztu beharko da Bastero Kulturgunean

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD