Txosnak jartzeko baimena

Zer da? Zertarako da?

Andoaingo jai nagusietan nahiz auzokoetan, taberna moduko txozna edo taberna ez profesionalak jartzeko baimena.

Nork eska dezake?

Irabazi asmorik gabe jokatzen duten eta Andoainen egoitza duten talde edo erakundeek dute edozein izanik horien jarduera: kultura, aisialdia...

Aurkeztu beharreko agiriak

Hasierako onarpenarako: jaiak hasi baino 15 egun lehenago.

  • Eskaera-orria orokorra.

Behin betiko onarpenerako: jaiak hasi baino 6 egun lehenago, behin-behinekoz onartuak izan diren taldeek:

  • Instalazioak segurtasun, sendotasun eta osasunketari buruzko baldintzak dagozkienak betetzen dituela egiaztatzen dituzten agiriak.
  • Erantzunkizun zibilaren poliza eta ordaingiriaren fotokopia.
  • Argia hartzearena.
  • Irabazi asmorik gabeko erregistroaren ziurtagiria.
  • 240,40 euroko fidantza jarri eta egiaztatzen duen agiria.

Agiri hauek ez badira aurkezten edota udal zerbitzu teknikoek edota osasuneko teknikariek egindako ikustaldian, aurkako txostena emanez gero, ez zaie irekitzeko baimenik emango.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Fidantza: 240,40 euro. Sor daitezkeen kalteei aurre egiteko berme gisa.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Behean zehazten dira.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Aurkeztutako eskaerak lansailean aztertu ondoren, Kulturako Zinegotzi Ahaldunaren ebazpena hasierako hautaketarekin eta behin betiko baimena emateko beharrezkoak diren agiriak aurkezteko epearen hasiera.
          2. Eskatutako agirien aurkezpena eta fidantza gordailatzea.
          3. Zerbitzu teknikoen eta, hala balegokio, Osakidetzaren txostenak.
          4. Kulturako Zinegotzi Ahaldunaren ebazpena behin betiko baimenarekin.
          5. Fidantza itzulketa eskatzeko, ikus M564.- Fidantza itzulketa fitxa.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hezkuntza eta Kultura - 943 303 540 edo kultura@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Izapidetzeko edo ebazpena emateko epeak:

          • Eskaera, jaiak hasi baino 15 egun lehenago aurkeztu beharko da.
          • Ebazpena aukeratutako taldeekin 5 egun ondoren emango da.
          • Taldeek aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak jaiak hasi baino 6 egun lehenago aurkeztuko dira.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Kultur jarduerak

          DBEB kodea: A11

          Fitxategiaren xedea: Andoainen kultur jarduerak egiteko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua, xedetzat kultur jarduera mota ororen kudeaketa eta antolaketa dituena

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD