Ekitaldi bat antolatzeko udalaren mahaiak-aulkiak eskatzea

Zer da? Zertarako da?

Kultur edo gizarte ekintzak antolatzeko, Andoaingo Udalak udalerriko edo beste herrietako elkarteen eskura.jartzen ditu 33 mahai (1,82 m. x 0,75 m.) eta 240 aulki.

Nork eska dezake?

Herriko zein kanpoko elkarteak eta beste udalerrietako udalak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Beste udalerrietako elkarteek, materiak jaso aurretik, ondorengo alokairu prezioak ordaindu beharko dituzte (fidantzarik ez).

          • 8 € mahaiko eta 2 € aulkiko.

          Ordainketa honako kontu korrontetan egin ahal izango da:

          • Kutxabank............................................ 2095 5022 18 1060735676
          • Caja Laboral-Euskadiko Kutxa ........ 3035 0026 25 0260900009

          Fidantza

          Materialak jaso ditzakeen kalteen konponketa gastuei aurre egiteko:

          • 15 mahai eta/edo 120 aulki arte ..................................... 200 €
          • 16 mahai eta/edo 121 aulkitik gora ................................ 300 €
          • Eskatzailea beste udalerri bateko udala bada .............. 400 €

          Materiala bueltatu eta zerbitzu teknikoek hau egoera onean dagoela egiaztatuz txostena ematen dutenean itzuliko da fidantza.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Ez dagokio

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Fidantza gordailatu edo, egoki balitz, alokairu prezioa ordaindu.
          2. Eskaera egin den lansailean aurkeztuko da ingresoaren egiaztagiria.
          3. Egokitzen zaion lansaileko Zinegotzi Ahaldunaren ebazpena materiala uzteko baimena emanez.
          4. Bastero Kulturgunean jasoko da materiala.
          5. Materiala entregatu ondoren, udal zerbitzuen txosten batean jasoko da materiala egoera onean dagoen ala ez eta fidatza itzultzea dagokion.
          6. Fidantza itzultzeko Alkatetzaren ebazpena.

          Nork onartu behar du?

          Ez dagokio.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hezkuntza eta Kultura - 943 303 540 edo kultura@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Materiala jaso eta itzuli: Bastero Kulturgunean egingo da bertako mantenimendu arduradunaren lanorduetan eta berarekin adostuko dira jasotzeko eta itzultzeko eguna eta ordua.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Kultur jarduerak

          DBEB kodea: A11

          Fitxategiaren xedea: Andoainen kultur jarduerak egiteko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua, xedetzat kultur jarduera mota ororen kudeaketa eta antolaketa dituena

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD