Auzoko jaiaetarako materiala eskatzeko

Zer da? Zertarako da?

Hiritarrek eta, bereziki, Andoaingo bizilagunek beren kultur edo kirol ekitaldiak antolatu ahal izateko, Udalak eskuragarri jartzen ditu bere jabetzako zenbait elementu: oholtza, hesiak, argindarra hartzeko mahukak-kajak...

Materiala lagatzeaz udaleko bi lansail arduratzen dira:

  1. Hezkuntza eta Kultura: kultur izaerako ekitaldiak.
  2. Servicios: gainontzeko giza ekitaldi, kirol ekitaldi ...

Lansaileko bakoitzeko arduradunak, udal zerbitzu teknikoen balorazioa jaso ondoren, erabakiko du kasuan kasu eskatutako materiala utzi edo ez.

Nork eska dezake?

Gizarte, kultur edo kirol ekitaldiak antolatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera-orri normalizatua. Bertan arduradunaren datuak eta kontu korrontearen zenbakia adieraziko dira. Halaber eskatzen den materiala:

  • Oholtza: eskaeran zehaztuko dira eguna/k, neurriak eta lekua.
  • Hesia: zehaztuko dira eguna/k, orduak, kopurua eta non kokatuko diren.
  • Elektrizitatea: adieraziko dira kutxaren potentzia eta mahukaren neurria.
  • Garbitasuna: azalduko dira eguna/k, neurriak eta tokia.
  • Mahaiak eta aulkiak: kopurua. (Ikus M723 fitxa)
  • Txosna: eguna eta kokalekua. (Ikus M724 fitxa)

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Udal zerbitzu teknikoek erabakiko dute zenbat ordaindu behar duten materiala erabiltzeagatik.

          Dena den, beste udalerrietako elkarteek mahai eta aulkiak eskatzen dituztenean, jaso aurretik, ondorengo alokairu prezioak ordaindu beharko dituzte (fidantzarik ez).

          • 8 € mahaiko eta 2 € aulkiko.

          Fidantza

          Dena den, utzitako materialak jasan ditzakeen kalteei aurre egiteko, eskatzaileak fidantza bat jarri beharko du.

          Mahaiak eta aulkiak:

          • 15 mahai eta/edo 120 aulki arte ..................................... 200 €
          • 16 mahai eta/edo 121 aulkitik gora ................................ 300 €
          • Eskatzailea beste udalerri bateko udala bada .............. 400 €

          Txosna:

          • Andoaingo elkarteek ................................................ 240,40 €
          • Beste udalek .............................................................. 600,00 €
          • Kanpoko elkarteek .................................................... 800,00 €

          Gainontzekoetan udal zerbitzu teknikoek ezarriko dute.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaeraren aurkezpena.
          2. Udal zerbitzuen txosten teknikoa.
          3. Zerbitzuetako Zinegotzi Ahaldunak emandako ebazpena eskatutako materiala ematearen alde edo kontra.
          4. Egoki balitz, udal zerbitzu teknikoek ezarritako zenbatekoa ordaintzea.
          5. Materialak jasan ditzakeen kalteei aurre egiteko fidantza gordailatzea.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hezkuntza eta Kultura - 943 303 540 edo kultura@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Materiala jaso eta itzuli.

          • Mahaiak eta aulkidak: Bastero Kulturgunean egingo da bertako mantenimendu arduradunaren lanorduetan eta berarekin adostuko dira jasotzeko eta itzultzeko eguna eta ordua.
          • Gainontzekoak: Zerbitzuak lansailean egingo da, Obra eta Zerbitzuetako arduradunaren lanorduetan (7:30tik 14:30ra) eta berarekin adostuko dira jasotzeko eta itzultzeko eguna eta ordua.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD