Auzoetako jaiak

Zer da? Zertarako da?

Herriko auzoetan jaiak antolatzeko dirulaguntzak.

Nork eska dezake?

Jaien talde antolatzaileek.

Aurkeztu beharreko agiriak

1.- Jaien ospakizun eguna baino hilabete lehenago:

  1. Jaien programa eta aurrekontua.
  2. Udalaren materiala eskatzeko inprimakia, zer behar den zehaztuz: taula, hesiak, elektrizitatea edo/eta garbiketa zerbitzua.
  3. Egoki balitz, ekitaldi baterako mahaiak eta aulkiak eskatzeko inprimakia edota txosnak jartzeko baimen eskaera.

2.- Abenduaren 1a baino lehenago:

Likidazioa eta bere faktura egiaztagarriak, zeinak onartutako dirulaguntzaren kopurura iritsi behar dute.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Dirulaguntza eta ordainketa

          Udalak batzorde antolatzaile bakoitzari kopuru finko eta gehienezko bat emango dio:

          Ordainketa bi zatitan egingo da:

          1. %60 jaien aurretik.
          2. Gainontzeko %40a likidazioa aurkeztu ondoren (abenduak 1 baino lehenago). Udal jabetzako materiala kalteturik badago edo antolatzaileek udal ordenantzak urratu badituzte, konponketa gastuetarako beharrezkoa dena deskontatuko zaio zenbateko honi.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Ez dago eperik.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Programa, aurrekontua eta material eskaera aurkeztu ondoren:

          Kulturako Zinegotzi Ahaldunaren ebazpena dagokion dirulaguntzaren %60a ematea onartuz. Dirulaguntza hori kopuru finko bat da eta Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du aurretik.

          Gastuen likidazioa aurkeztu ondoren.

          1. Kontuhartzailearen txostena, diru badagoela edo ez dagoela egiaztatuz.
          2. Kulturako Zinegotziaren ebazpena gainontzeko %40ª ematea onartuz.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hezkuntza eta Kultura - 943 303 540 edo kultura@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Udalak bideratu beharko du argi-indarraren baimena IBERDROLA-ren aurrean eta izapidetze-kontsumo gastuak ordaindu.
          • Abereekin ikuskizunak antolatzeko derrigorrezkoa izango da Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak zigilatutako eskaera aurkeztea.
          • Materiala jaso, lekualdatu eta itzuli, eskatzaileek beraiek egin beharko dute.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Kultur jarduerak

          DBEB kodea: A11

          Fitxategiaren xedea: Andoainen kultur jarduerak egiteko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua, xedetzat kultur jarduera mota ororen kudeaketa eta antolaketa dituena

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD