Goazen Jolastera udaleku irekia

Zer da? Zertarako da?

Andoaingo Udalak antolatutako udaleku irekia. Hiru eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzendua, udako oporraldian eta jolas giroan ikasturtean zehar ikasitako euskara maila mantentzen edo hobetzen joan daitezen.

Bi txanda: Uztailaren 1. eta 2. hamabostaldietan.

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara.

Nork eska dezake?

3 eta 8 urte bitarteko haurrek (urtean zehar betetzen dituztenak ere). Andoainen erroldaturik daudenek izango dute lehentasuna.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. orria eredu normalizatuan.
  2. Izen-ematearen prezioa ingresatu izanaren egiaztagiria, haurraren izen-deiturekin.
  3. Gurasoetariko baten NANaren fotokopia.
  4. Osasun txartelaren (Osakidetza) zenbakia.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Prezio ezberdinak honakoen arabera.

          1. Txanda
          2. Bi anai-arreba edo gehiago matrikulatzean gutxiago ordainduko da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

          Araudi aplikagarria

          Ez dagokio

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Ez dagokio.

          Nork onartu behar du?

          Ez dagokio.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Sustapen ekonomiko, Enplegu eta Gazteria - 943 304 221 edo enplegua@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Izen-emate epea: maiatzaren amaieran irekitzen da.

          Beste herrietako haurrak parte hartu ahal izango dute baldin eta, izen-emateko epea amaitu eta, Andoaingo haurrak onartu ondoren, plaza librerik geratuko balitz, eta baldintzak beteko balituzte.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Udalekuak

          DBEB kodea: A49

          Fitxategiaren xedea: Udalekuetan izena eman duten haurren datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD