Mintzalaguna egitasmoa: euskaraz aritzeko

Zer da? Zertarako da?

Euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonen mintzaera maila modu atsegin batean hobetzea bultzatu nahi du programa honek. Bi, hiru edo lau pertsonez osatutako mintzataldeak osatzea proposatzen du astean behin bildu eta euskaraz ondo dakien pertsona baten laguntzarekin, euskaraz aritzea.

Abantailak

  • UPV-EHUko ikasleek kredituak eskura ditzakete.
  • UEUko matrikuletan %50eko deskontuak.
  • BERRIAren asteburuko harpidetza prezio erdian.
  • AIZU! Aldizkaria merkeago.
  • Bidaiak eta landetxetarako egonaldiak.

Nork eska dezake?

  • Euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituztenak.
  • Ez da beharrezkoa ikasten egotea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Baita ere, Andoaingo AEK euskaltegian, Manuel Larramendi Kultur Bazkunean edo herriko ikastetxeetan.

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete

          Araudi aplikagarria

          Ez dagokio

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Ez dagokio.

          Nork onartu behar du?

          Ez dagokio.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Euskara Zerbitzua - 943 300 831 edo euskarazerbitzua@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Egitasmo hau Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) barruan txertatzen da. Plan hori, Andoaingo Udalaz gain, honako erakundeek sustatzen dute: AEK, Aita Larramendi Ikastola, La Salle-Berrozpe ikastetxea, Leitzaran institutua, Ondarreta ikastetxea, Galardi Haur Eskola, Bihurri Haur Eskola, Udal Ludoteka, Manuel Larramendi Kultur Bazkuna, Euskalduna Kirol Elkartea, Txirrindulari Eskola, Pilota Eskola eta BanaizBagara kultur elkartea.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Euskara sustatzeko programak

          DBEB kodea: A50

          Fitxategiaren xedea: Jarduerak, lehiaketak eta sariak antolatzeko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua.

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD