Bastero Kulturgunea: bazkide egiteko eskaera

Zer da? Zertarako da?

Bastero Kulturguneko bazkide egitea. Kuota bat ordaintzearen truke bazkideak hainbat abantaila ditu.

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek.

Baja nola eman?

  • Baja idatziz aurkeztu beharko duzu abenduaren 30a baino lehenago.
  • Baja aurkeztu ezean ulertuko da beste urte batez, gutxienez, Basteroko kide bezala jarraitu nahi duela eta urteari dagokion kuota atxikiko dugu zure kontutik.

Aurkeztu beharreko agiriak

Non/Nola eskatu daiteke?

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        171 - Bastero Kulturguna
        Bazkide kuota40,00 €

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Astebete.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        Eskaera eginda, kultura lansailetik igorriko da postaz bazkide txartela.

        Nork onartu behar du?

        Ez dagokio.

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Hezkuntza eta Kultura - 943 303 540 edo kultura@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Bazkide izatearen onurak

        • Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako ikuskizun guztietan %25eko beherapena.
        • Urtarriletik abendura bitartean, bazkideak berak aukeratutako bi emanaldietarako sarrera doan eta zinerako beste bi sarrera doan izango ditu bazkide bakoitzak. Ezin dira 2 doako sarrerak emanaldi berdinerako hartu, eta zineko doako sarrerak astelehenetako emanaldietan bakarrik dira erabilgarri.
        • Informazio liburuxka jasotzen duzuenean, epe bat izango duzue bertan iragartzen diren emanaldi guztietarako erreserbak egin ahal izateko.
        • Urtean zehar sarreren zozketak egingo dira emanaldietara doan joan ahal izateko.
        • Andoaingo ERNAITZA LIBURUDENDAn eta STOP LIBURUDENDAn liburuak erostean %5eko deskontua
        • Udaleko Kultura Batzordeak ateratako argitalpenetan %5eko beherapena.
        • Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen dituen ikastaroetan %10eko beherapena
        • Pasaiako ALBAOLA museoan SOINUENEA museorako, sarrera prezioan deskontuak
        • Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen dituen ekintzen informazioa etxean postaz jasoko duzu (edo e-mailez nahiago baduzu).

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Basteroko bazkideak

        DBEB kodea: A09

        Fitxategiaren xedea: Basteroko bazkideen datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua, helburutzat horien kudeaketa duena

        Aurreikusitako lagapenak: Laguntza tekniko, informazio, txarteldegi eta sarreren zaintza kudeatzeko kontratuaren esleipena duen enpresari

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD