Urigain etxea: guneak erabiltzeko erreserba

Zer da? Zertarako da?

Urigain etxeko gune edo areto desberdinak jardueretarako edo bestelako premietarako erabiltzeko baimena.

Erabili daitezkeen guneak edo aretoak:

  • Areto Nagusia ........................ 50 pertsona.
  • Bilera gela ............................... 12 pertsona.
  • Urigain etxea, osorik hartuta .. 50 pertsona.

* Inola ere, ezin izango dira gune bakoitzerako eta Urigain etxerako, hau osorik hartuta, ezarritako aforoak gainditu

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Erabili ditzaketen taldeak, lehentasun-hurrenkeran

  1. Herriko kultur taldeak, Udaleko Kultura Batzordearekin lotuta daudenak.
  2. Udalerriko ikastetxeak
  3. Kulturako Lansaila ez den Andoaingo Udaleko beste lansailak.
  4. Andoaingoak ez diren kultur edo hezkuntza taldeak.
  5. Erakunde edo enpresa pribatuak, Andoaingoak izan ala ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Non/Nola eskatu daiteke?

    Aurrez-aurre:
  • Bastero Kulturgunea
    Ondarreta kalea 1 20140 Andoain
    8:00 - 14:30 (Udan 8:00 - 13:30 en verano)
    Tf.: 943 303 540

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        175 - Urigain Kultur Etxea

        * Ordaintzea dagokionean bakarrik.

        Edozein gela erabiltzeko alokairua (orduko)28,50

        Udal tasa ordaindu behar da honako kasuetan:

        1. Irabazteko asmoarekin antolatutako jardueratarako.
        2. Andoaingo enpresa edo erakunde pribatuak bere enpresaren edo insti-tuzioaren jarduerarekin zerikusia duten ekintzetako eskatzen dutenean.
        3. Andoaingoak ez diren enpresa edo erakunde pribatuek.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Astebete.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Eskaeraren aurkezpena.
        2. Bete beharreko baldintzak azaltzen dituen idatzizko baimena.
        3. Udaltzaintzari jakinarazi, egun horretan ateak ireki eta itxi ditzan.
        4. Hala balegokio, alokairuagatik ordaindu beharreko zenbatekoa ordaintzea.

        Nork onartu behar du?

        Ez dagokio.

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Hezkuntza eta Kultura - 943 303 540 edo kultura@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        • Ekitaldiaren egunean, eraikinera sartzeko, eta ekitaldia amaitzen, ateak ixteko, interesduna Udaltzaintzarekin (900 300 819) jarri beharko da harremanetan
        • Egun eta ordu bererako bi eskaera batera aurkeztuko badira, gorago aipatu den lehentasun-hurrenkera errespetatuko da.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Kultur jarduerak

        DBEB kodea: A11

        Fitxategiaren xedea: Andoainen kultur jarduerak egiteko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua, xedetzat kultur jarduera mota ororen kudeaketa eta antolaketa dituena

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD