Bastero Kulturgunea: aretoak erabiltzeko erreserba

Zer da? Zertarako da?

Bastero Kulturguneko gune edo areto desberdinak jardueretarako edo bestelako premietarako erabiltzeko baimena.

Erabili daitezkeen guneak edo aretoak

  • Auditorioa ..................................... 500 eserleku
  • Ekitaldi aretoa .............................. 200 eserleku
  • Erakusketa gela ........................... 156 pertsona
  • Bilera gela ..................................... 10-12 eserleku
  • Entsegu gela

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Erabili ditzaketen taldeak, lehentasun-hurrenkeran

  • Herriko kultur taldeak, Udaleko Kultura Batzordearekin lotuta daudenak.
  • Udalerriko ikastetxeak
  • Kulturako Lansaila ez den Andoaingo Udaleko beste lansailak.
  • Andoaingoak ez diren kultur edo hezkuntza taldeak.
  • Erakunde edo enpresa pribatuak, Andoaingoak izan ala ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Non/Nola eskatu daiteke?

    Aurrez-aurre:
  • Bastero Kulturgunea
    Ondarreta kalea 1 20140 Andoain
    8:00 - 14:30 (Udan 8:00 - 13:30 en verano)
    Tf.: 943 303 540

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        172 - Aretoen erabilera - Auditorioa
        Alokairua (orduko)132,00
        Garbitasuna kamerinoak erabil gabe46,50
        Garbitasuna kamerinoak erabilita93,00
        173 - Aretoen erabilera - Ekitaldi aretoa eta erakusketa gela
        Alokairua elementu teknikoak erabiliz (orduko)69,00
        Alokairua elementu teknikorik gabe (orduko)29,50
        Garbitasuna kamerinoak erabili gabe24,50
        Garbitasuna kamerinoak erabilita69,00
        174 - Material alokairua
        Ziklorama125,50
        Dantza tapiza146,50
        Oskol akustiko osoa2.293,50
        Prentsa banatzailea86,00

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Astebete.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Eskaeraren aurkezpena.
        2. Baimena postaz igorriko da, bete beharreko baldintzak azalduz.
        3. Hala balegokio,aretoa erabiltzeagatik dagokion tasaren likidazioa igorriko zaio Udal Zergabilketatik.

        Nork onartu behar du?

        Ez dagokio.

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Hezkuntza eta Kultura - 943 303 540 edo kultura@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        • Sarreren salmentaren ordutegia: astean zehar 10:30tik 13:30ra eta 16:30tik 19:30ra aste horretako ekitaldien sarrerak salgai. Ekitaldi bakoitza baino ½ lehenago.
        • Emergentzi Plana: Eskatzaileak, antolatu duen jarduerak iraun bitartean, Bastero Kulturgunean indarrean dagoen Larrialdi Plana betetzearen ardura berak hartuko du. Horretarako, eta emergentzi baten aurrean sustatu behar den jokaeraren prozedura ezagutzeko, Basteroko Eragineko langileekin harremanetan jarri beharko du informazio zehatza jasotzeko.
        • Egun eta ordu bererako bi eskaera batera aurkeztuko badira, gorago aipatu den lehentasun-hurrenkera errespetatuko da.
        • Sor daitekeen arazo ororen berri emango zaio Kultura teknikariari.
        • Araudia ez betetzeak, dagokion jakinarazpena eta zehapena ekarriko ditu. Araudia berriro ez betetzeak edozein areto edo gela erabiltzeko eskubidea galtzea ekarriko du.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Kultur jarduerak

        DBEB kodea: A11

        Fitxategiaren xedea: Andoainen kultur jarduerak egiteko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua, xedetzat kultur jarduera mota ororen kudeaketa eta antolaketa dituena

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD