Kultura lansailak antolatutako ikastaroak

Zer da? Zertarako da?

Hezkuntza eta Kultura lansailak antolatutako ikastaroak.

Ikasgaiak:

  • Pintura eta Marrazkia.
  • Arte aplikatuak.
  • Egur-talla.
  • Brikolajea.

Matrikulatzeko epeak

Irailaren erdialdera irekiko da matrikulatzeko epea.

  • Lehenengo epean aurreko ikasturteko ikasleak matrikulatzeko izango da eta ikasgai eta talde berdinak aukeratu ahal izango dituzte.
  • Bigarren epea bat irekiko da lehenengo aldiz matrikulatzen direnentzat izango da.

Nork eska dezake?

16 urte baino gehiago dituzten pertsona interesatuek

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera eredu normalizatuan.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Urtero ezartzen dira.

          Ikus webgunean, Berriak – Ikastaroak.

          • Basteroko bazkideek %10ko beherapena dute.
          • Hiru epetan ordaintzeko aukera dago baina, kasu horretan, prezioak %10 gehitzen dira.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

          Araudi aplikagarria

          Ez dagokio

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Matrikulazio epea amaituta, Kultura lansailetik karta bat igorriko zaie izen-eman duten pertsona guztiei honakoa jakinaraziz:

          1. Onartuei kurtso hasieraren berri emango zaie.
          2. Baztertuei, berriiz, jakinaraziko zaie kanpo geratu direnekin itxaron zerrenda bat osatuko dela eta lehentasuna izango dutela urtean zehar ikastaroa uzten dutenen ordez sartzeko.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hezkuntza eta Kultura - 943 303 540 edo kultura@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Ikastaroak Extremadura kalea 7ko etxabean emango dira.
          • Aurreko urtean matrikulatutako ikasleek lehentasuna izango dute hurrengo urterako eta talde eta espezialitate berdinak aukeratu ahal izango dituzte. Horretarako gutun bat bidaliko zaie hurrengo deialdiari buruzko azalpenak emanez.
          • Gutxieneko ikasle kopurua osatzen ez duen ikastaroa bertan behera uzteko ahalmena du Kultura Batzordeak.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Ikastaroak

          DBEB kodea: A08

          Fitxategiaren xedea: Kultura Lansailak antolatutako ikastaroetan parte hartzen dutenen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Ikastaroetako ardura duten irakasleak

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD