Musika Eskolarako Matrikula

Zer da? Zertarako da?

Musika Eskolan (Bastero Kulturgunrea) lekua eskatzea.

Matrikulatzeko epeak:

  • Maiatza: Matrikula berriak hurrengo ikasturterako.
  • Maiatza: Orientazio ikasleek, musika-tresna edo kantua ikasgaia aukeratu beharko dute.
  • Apirila: Edozein baja mota eskatzeko. Idatziz eskatu beharko da Bastero Kulturguneko harreran.

Nork eska dezake?

4 urtetik aurrera.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera eredu normalizatuan.
  2. Familia ugarien kasuetan, familia ugari tituluaren kopia.

Non/Nola eskatu daiteke?

    Aurrez-aurre:
  • Bastero Kulturgunea
    Ondarreta kalea 1 20140 Andoain
    8:00 - 14:30 (Udan 8:00 - 13:30 en verano)
    Tf.: 943 303 540

          Ordaindu behar da?

          91 - I. Maila
          Tailerra224,77
          92 - II. Maila
          Funtsezko irakaskuntza + musika hizkuntza516,83
          Funtsezko irakaskuntza + talde instrumentala edo korala448,42
          Funtsezko irakaskuntza + talde instr. edo korala + musika hizkuntza672,17
          Funtsezko irakaskuntza + talde instrumentala + talde korala599,81
          Funtsezko irakaskuntza + talde instr. + talde korala + musika hizkuntza820,73
          Funtsezko Irakaskuntza384,36
          Funtsezko Irakaskuntza (Abesbatza)176,69
          Musika hizkuntza (*)270,40
          93 - III. Maila
          Funtsezko Irakaskuntza + taldea edo taldeak448,42
          94 - IV Maila
          Taldea edo taldeak154,13
          Banda (Salbuetsita)0,00
          95 - Osagarriak (III. eta IV. mailak)
          Harmonia modernoa179,22
          Mindfulness50,60

          Hobariak (ez dira bateragarriak):

          1.- Familia ugariak:

          • 3 seme-alaba arte: ....................%30a
          • 4 seme-alaba: ........................... %50a
          • 5 seme-alaba edo gehiago: ..... %80a

          Nolanahi ere, lansariak eskuratzen dituzten seme-alabak ez dira kontutan hartuko hobari horren ondorioetarako. Interesatuek familia ugariaren tituluaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

          2.- Famili bereko ikasleak:

          • Udal Musika Eskolara doan familia-unitate bereko edo elkarrekin bizitzen diren bigarren partaidea duen 1. matrikulan %15a.
          • Musika Eskolara doan familia-unitate bereko edo elkarrekin bizitzen diren hirugarren eta hurrengo partaideek dutgen 1. matrikulan %25a.

          3.- LGSra iristen ez diren 65 urtetik gorako ikasleak:

          • %30eko hobaria izango dute.

          4.- Gutxienen musika tresnak:

          • Metalezko musika tresnetan matrikulak (tronpetak izan ezik), lehenengo bi ikasturteetan %30eko hobaria izango du.
          • Langabezian egon eta tresna hauetako batetan matrikulatzen bada, %70 hobaria emango zaio. Hobari hau eskatu egin behar da eta langabezian izena emanda egotearen ziurtagiria edota txartela aurkeztuko da, eta baita egoera horri dagozkion berritze txartel guztiak ere.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Behin eskaera eginda postaz jakinaraziko da onartua izan den ala ez. Gutun horretan jakinaraziko da ere egutegia, ordutegia, egokitu zaion irakaslea eta hilero ordaindu beharreko kuota.

          Nork onartu behar du?

          Ez dagokio.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hezkuntza eta Kultura - 943 303 540 edo kultura@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Tasak: goiko taulan ageri diren tasak 2020-21 ikasturtean aplikatuko dira. Kobid-19ak eragindako krisiagatik, tasa horiek ez ditu onartu Udalbatzak. Behin alarma-egoera altxatuta, behin betiko izaeraz onartuko ditu Udalbatzarrak eta GAOn argitaratuko dira.
          • Ordainketak:
            • 1. Ordainketa: 50,00 € izena ematerakoan. Matrikularen epea bukatu aurretik baja aurkezten ez baldin bada, diru hori berreskuratzeko eskubidea galdu egiten da.
            • Gainontzekoa ikasturtean zehar, 9 hilabetetan.
          • Matrikula guztiak plaza kopuruen arabera mugatuta egongo dira.
          • Andoaingo bizilagunek lehentasuna izango dute.
          • Musika ezaguerak dituzten ikasle berrien kasuan, irakasleak erabakiko du zein mailatan hasiko diren.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Musika Eskolako ikasleak

          DBEB kodea: A06

          Fitxategiaren xedea: Musika Eskolako ikasleen datu pertsonalak jasotzen dituen fitxategi automatizatua, xedetzat musika eskolako ikasleen kudeaketa eta historiala dituena

          Aurreikusitako lagapenak: Laguntza tekniko, informazio, txarteldegi eta sarreren zaintza kudeatzeko kontratuaren esleipena duen enpresari

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD