Musika Eskolan baja emateko

Zer da? Zertarako da?

Andoaingo udal Musika Eskolan baja ematea.

Nork eska dezake?

Udal Musika Eskolako ikasleen guraso edo tutoreek edota ikasleen adin nagusikoak badira.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Baja-eskaera eredu normalizatuan, ikaslearen ikasgaia/k eta maila/k zehaztuz.
  2. Kuoten itzulketa eskatuz gero, itzulketa hori onargarri egingo lukeen arrazoiren bat egiaztatzen duen agiria.

Non/Nola eskatu daiteke?

    Aurrez-aurre:
  • Bastero Kulturgunea
    Ondarreta kalea 1 20140 Andoain
    8:00 - 14:30 (Udan 8:00 - 13:30 en verano)
    Tf.: 943 303 540

          Ordaindu behar da?

          Matrikula edo kuoten itzulketa

          1.- Aurrematrikularen itzulketa: matrikulazio denboraldiko azken eguna baino lehenago eskatzen bada bakarrik.

          2.- Baja ondorengo kuotak ezeztatzea edo itzultzea: honako kasuetan bakarrik, eta gainera, eskaerak idatziz eskatu beharko dira eta kasuan kasuko ziurtagiria erantsiko delarik.

          • Lan baldintzen aldaketak (ordutegia, lekua, lanbidea, lana galtzea... enpresaren ziurtagiri bidez).
          • Familia baldintzen aldaketa.
          • Ikasketa baldintzen aldaketa (ordutegia, lekua... ikastetxearen ziurtagiri bidez).
          • Osasun arrazoiak (mediku edo profesionalaren ziurtagiri bidez).
          • Ikasketa arrazoiak (tutore edo ikastetxearen ziurtagiria).
          • Herritik kanpora bizitzera joan izatea (errolda ziurtagiri bidez).

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Aurrematrikula itzulketa edo Ikastaroa amaitzeko ordaintzeko falta diren kuoten itzulera eskatzen bada bakarrik:

          1. Eskaeraren aurkezpena.
          2. Zinegotzi Ahaldunaren ebazpena, baja dataren ondorengo hilabeteei dagozkien kuoten itzulketa baimenduz edo ukatuz. Ebazpenaren jakinarazpena.
          3. Ebazpena itzulketaren aldekoa balitz, honen berri emango zaio Zergabilketari kuoten zenbateko ordaindu dezaten.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hezkuntza eta Kultura - 943 303 540 edo kultura@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Baja eskaera kontuan hartzeko idatziz aurkeztu beharko da eta aurkeztutako hilaren hurrengoan jarriko da indarrean, baja aurkezten den hilabete horretako kuota ordaindu ondoren.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Musika Eskolako ikasleak

          DBEB kodea: A06

          Fitxategiaren xedea: Musika Eskolako ikasleen datu pertsonalak jasotzen dituen fitxategi automatizatua, xedetzat musika eskolako ikasleen kudeaketa eta historiala dituena

          Aurreikusitako lagapenak: Laguntza tekniko, informazio, txarteldegi eta sarreren zaintza kudeatzeko kontratuaren esleipena duen enpresari

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD