Galardi Haur Eskolarako Matrikula

Zer da? Zertarako da?

Galardi Haur Eskolan lekua eskatzea.

Matrikula epeak

  1. Kurtso hasieratik hasteko: maiatzean-ekainean.
  2. Urtarrilean hasteko (beti ere plaza librerik balego): abenduan.

* Hasiera eta amaiera data zehatzak prentsan iragarriko dira.

Nork eska dezake?

Hamalau aste eta bi urte arteko adineko haurren gurasoek (15 eguneko egokitzapen denboraldia egongo da).

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera eredu normalizatuan.
  2. Aurtengoaren bi urte aurreko aitaren eta amaren errenta aitorpenen kopia konpultsatuta edo jasotako diru sarrera gordinen bien aitorpen ziurtatua.
  3. Ezarritako kobrantza sistema onartzea eta Banketxe edo Aurrezki Kutxaren bateko kontu korrontea edo libretaren zkia. adieraztea.
  4. Familia liburuaren kopia.
  5. Familia ugariaren tituluaren kopia konpultsatua, familia ugaria bada.
  6. Andoainen errolduta ez balego, Elkarkidetza ziurtagiria.

(*) Dokumentazioa eskaerarekin batera ekartzea ezinbestekoa da.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          10 - Galardi Haurreskolako zaintza eta egonaldi zerbitzua kuota

          Galardi Udal Haur Eskolako zaintza eta egonaldi zerbitzuaren hileko kuota atalkakoa izango da, eta kuota eskatzaileen diru sarreren arabera aplikatuko da.

          Atalak hauek dira:

          12.000€ arte (%70)193,41 €
          12.001€tik aurrera (%100)276,31 €

          Hobariak

          1. Galardi Udal Haur Eskolara doan bigarren seme-alabaren ordainsariaren %50.
          2. Galardi Udal Haur Eskolara doan hirugarren eta hurrengo seme-alabaren ordainsariaren %100.
          3. Familia-ugariaren kasuan, Galardi Haur Eskolara doan seme-alaba kopurua kontutan hartu gabe.
            • 3 seme-alaba arte ................... %30a
            • 4 seme-alaba ............................ %50a
            • 5 seme-alaba edo gehiago ..... %80ª
          4. Kuotaren %50 ordainduko da ere egokitzapen denboraldian.

          * Nolanahi ere, lansariak eskuratzen dituzten seme-alabak ez dira kontuan hartuko hobari horren ondorioetarako.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Barne txostena jaso ondoren, Zinegotzi Ahaldunaren ebazpen bidez egiten da onarpena eta jainarazia izango da eskatzaileari.

          Nork onartu behar du?

          Ez dagokio.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hezkuntza eta Kultura - 943 303 540 edo kultura@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Ikasturtea irailean hasi eta uztailean bukatzen da, abuztua oporretako hilabetea da.
          • Galardi haur estoka astelehenetik ostiralera egongo da zabalik.
          • Nolanahi ere, eta oro har, haurrek ezin izango dute igaro 8 ordu baino gehiago haur eskolan.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Udal haur-eskola

          DBEB kodea: A07

          Fitxategiaren xedea: Haur Eskolara bertaratzen diren haurren datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua, helburutzat udal haur eskolaren kudeaketa duena

          Aurreikusitako lagapenak: Laguntza tekniko, informazio, txarteldegi eta sarreren zaintza kudeatzeko kontratuaren esleipena duen enpresari

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD