Iinstalazioen erreserbak kirola ez diren erabilpenentzat

Zer da? Zertarako da?

Allurralde Kiroldegiko eta Arrate frontoiko instalazioak erreserbatzea kirola ez diren erabilpenentzat.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona edo erakundek, edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Jarduera ospatu baino hilabete lehenago:

Eskaera-orria, non adieraziko diren jarduerari buruzko datu garrantzitsuenak: nork hartuko duen parte, zenbat iraungo duen...

Horrez gain:

Instalazioak erabiltzeko baimena duten pertsona edo erakundeek ikuskizunen arloan arauzkoak diren baimenak lortu beharko dituzte. Baimena badutela egiaztatzeko, horren kopia aurkeztu beharko dute Patronatuan, gutxienez jarduera eguna baino bost egun lehenago; horrez gain, jardueraren larrialdi planaren kopia ere aurkeztu beharko da, halakorik behar izanez gero

Behin-behineko baimenarekin, jarduera baino 15 egun lehenago:

  1. Kiroletako Udal Patronatuaren aldeko erantzukizun zibileko poliza bat aurkeztu, kasuan kasu ezarritakoa.
  2. Dagokion tasak ordaindu izanaren egiaztagiria.
  3. Fidantza gordailatu (beheko koadroan zehazten da zenbatekoa).
  4. Instalazioa erabili ahal izateko kontratua sinatu.

Gainera, eskatutako instalazioaren arduradunarekin bilera tekniko bat egin beharko da.

Non/Nola eskatu daiteke?

    Aurrez-aurre:
  • Allurralde Kiroldegia
    Allurralde pasaealekua z/g 20140 Andoain
    7:00 - 22:00 (Lar./Sáb. 9:00 - 20:00 / Ignd./Dom. 9:00 - 13:15)
    Tf.: 943 300 147

          Ordaindu behar da?

          1608 - Instalazioen alokairua aparteko ekintzak antolatzeko
          Kiroldegiko pista24,00 €
          Kiroldegia: garbiketa zerbitzua237,00 €
          Kiroldegia: fidantza2.276,00 €
          Arrate pilotalekua: behealdearen garbiketa48,00 €
          Arrate pilotalekua: kantxaren garbiketa48,00 €
          Arrate pilotalekua: harmaila eta aldagelen garbiketa77,65 €
          Arrate pilotalekua: fidantza218,60 €

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Behin-behineko baimena 15 egun eta behin betiko baimena kontratua sinatzen den unean.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Ez dagokio.

          Nork onartu behar du?

          Kirol Patronatuko Zuzendaritza Batzordea

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Allurralde Kiroletako Udal Patronatua - 943 300 147 edo allurralde@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Fiantza: Dagozkion tasak ordaintzeaz gain fidantza bat gordailatu beharko da -ikus goiko taula- jardueraren ondorioz sor daitezkeen kalteei aurre egiteko.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Kirol ekitaldi bereziak

          DBEB kodea: A05

          Fitxategiaren xedea: Allurralde Kirol Patronatutik antolatzen diren kirol ekitaldi berezien kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD