Trafikoko isunak - Berraztertzeko helegitea

Zer da? Zertarako da?

Alkatearen aurrean jarritako Berraztertzeko Helegitea trafiko isunaren ondorioz ezarritako zigorraren aurka.

Nork eska dezake?

Trafikoko salaketa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoak, edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Berraztertze helegite-orria eredu normalizatuan, salaketaren zenbakia, data eta ordua eta ibilgailuaren matrikularekin.
  2. Alegatutakoa egiaztatzen duen beste edozein agiri.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        Doan da.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Legezko gehienezko epea: Hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Administrazio Orokorreko Teknikariaren txostena.
        2. Alkatetzaren ebazpena eta jakinarazpena.
        3. Jakinarazpena egiterik ez balego, GAOn iragarki bat argitaratuko litzateke.

        Nork onartu behar du?

        Alkatetzak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Udaltzaintza - 900 300 819 edo udadmin@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Berraztertzeko helegitearen esapidezko edo isilbidezko ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-helegitea aurkeztu ahal izango da Donostiako Epaitegia, bi hilabeteko epean.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Trafiko kontuetako zehapen-espedienteak

        DBEB kodea: A25

        Fitxategiaren xedea: Trafiko kontuetako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD