Trafikoko isunak: gidaria identifikatzea

Zer da? Zertarako da?

Trafiko arau-haustearen arduradun den gidaria identifikatzea.

Identifikazioa egiteko epea: 20 egun naturaleko epea errekerimendua jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.

Nork eska dezake?

Salatua izan den ibilgailuaren jabeak edo honen ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Instantzia eredu normalizatuan, non adieraziko diren gidariaren izen-deiturak, gidabaimenaren zenbakia eta helbidea.
  2. Identifikatutako gidaria DGTko gidarien erregistroan izena emanda ez balego, haren gidabaimenaren fotokopia erantsi beharko da.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        Doan da.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: 15 egun.
        • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        Espediente berri bat irekiko da identifikatutako gidariaren izenean.

        Nork onartu behar du?

        Alkatetzak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Udaltzaintza - 900 300 819 edo udadmin@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Trafiko arau-haustearen erantzulea den gidaria ez identifikatzea hutsegite oso larritzat jotzen da; jatorrizko arau-hausteari zegokion isunaren bikoitza ezarriko zaio arau-haustea arina bazen, eta isun hirukoitza arau-haustea larria edo oso larria bazen.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Trafiko kontuetako zehapen-espedienteak

        DBEB kodea: A25

        Fitxategiaren xedea: Trafiko kontuetako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD