Trafikoko isunak: alegazioak

Zer da? Zertarako da?

Andoaingo udalerrian Udaltzaintzak edo Ertzaintzak salatutako trafiko arau-hausteengatik jarritako isunen aurkako alegazioak jartzea.

Salaketaren aurka alegazioak aurkezteko epeak:

  • 20 egun natural: salaketa orria (arau-hauste unean ematen duen Poliziak) jakinarazten den egunetik.
  • 20 egun natural: salaketa jakinarazten den egunetik, arau-haustearen ondoren egiten denean jaakinarazpena.

Salaketa jakinarazi ondoren dagokion epean salatuak alegaziorik egiten ez badu, ez eta isunaren zenbatekoa ordaintzen ere, prozedura bukatutzat joko da ebazpen zigortzailea eman beharrik gabe, eta isuna ordainarazi ahalko da, salaketa jakinarazi zen egunetik kontatzen hasita 30 egun naturalen buruan.

Nork eska dezake?

Trafikoko salaketa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoak, edo legez baimendutako horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Deskargu-orria (alegazio idatzia) eredu normalizatuan, salaketaren zenbakia, data eta ordua eta ibilgailuaren matrikula.
  2. Alegatutakoa egiaztatzen duen beste edozein agiri.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        Doan da.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: 20 egun.
        • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Udaltzaintzaren txostena alegatukoari buruz, balegokio.
        2. Espediente instruktoreak emandako ebazpen proposamena.
        3. Interesdunari proposamenaren berri emango zaio baldin eta bestelako gertakaririk edota, interesdunak egindakoez gain, bestelako alegazio nahiz probarik prozeduran agertzen bada, edo horiez gain ebazpenerako bestelakorik aintzat hartzen bada.
        4. Baldin eta bestelako gertakaririk edota,interesdunak egindakoez gain, bestelako alegazio nahiz probarik prozeduran agertuko balira proposamena jakinaraziko zaio interesdunari. 15 egun naturaleko epearen barruan alegazio berriak egin ahalko ditu.

        Nork onartu behar du?

        Alkatetzak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Udaltzaintza - 900 300 819 edo udadmin@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Preskripzio epeak:

        1.- Arau-hausteak:

        • Hiru hilabete arau-haueste arinen kasuan.
        • Sei hilabete arau-haueste arinen kasuan.

        2.- Zigorrak: 4 urte irmoak diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

        Zigor ebazpenaren aurka jar daiteke:

        • Berraztertze helegitea Alkatearen aurrean hilabeteko epean ebazpenaren jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik.
        • Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Donostiako administrazioarekiko auzietarako epaitegian, bi hilabeteko epean, zigortzeko ebazpenaren jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Trafiko kontuetako zehapen-espedienteak

        DBEB kodea: A25

        Fitxategiaren xedea: Trafiko kontuetako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD