Trafikoko isunak: ordainketa

Zer da? Zertarako da?

Andoaingo udalerrian Udaltzaintzak edo Ertzaintzak salatutako trafiko arau-hausteengatik jarritako isunak ordaintzea.

Isunak kontsultatzeko Zerbitzu Telematikoen bitartez:

  1. Eskuinean dagoen lauki urdina, Online tramitazioa hasi, sakatu.
  2. Ziurtagiri elektroniko edo B@kQ bidez identifikatu.
  3. Isunen bat ordaintzeke baduzu, pantailan azalduko zaizu. Ordaindutakoen kontsulta ere egin dezakezu.

Nork eska dezake?

Trafikoko salaketa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoak, edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Salaketa orria edo, hala balagokio, salaketa edo zigorraren jakinarazpena.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Internet bidez: Isunen kontsulta eta ordainketa egin daitezke:

        Kontsulta:

        1. Eskuinean dagoen lauki urdina, Online tramitazioa hasi, sakatu.
        2. Ziurtagiri elektroniko edo B@kQ bidez identifikatu.
        3. Isunen bat ordaintzeke baduzu, pantailan azalduko zaizu.

        Ordainketa:

        1. Aukeratu isuna.
        2. Ordainketa hasi testuaren gainean klikatu.
        3. Ondoren, Ordainketa baieztatu, eta aplikazioak Jaurlaritzaren Ordainketa Pasabidera eramango zaitu. Jarraitu instrukzioak.

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        Isunaren zenbatekoa.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Isuna eskura jaso ez bada, titularraren helbidean jakinaraziko da.
        2. Jakinaraztea lortuko ez balitz, EAOn (BOE) argitaratuko da.
        3. Jakinarazia edo EAOn argitaratua, salaketa irmoa da.
        4. 30 egunetan ordainduko ez balitz, salaketa Zergabilketara bideratuko litzateke bide exekutibotik eska dadin.

        Nork onartu behar du?

        Ez dagokio.

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Udaltzaintza - 900 300 819 edo udadmin@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Isunen zenbatekoa:

        • Arau-hauste arinak................................... 100€ arte
        • Arau-hauste larriak.......................................... 200 €
        • Arau-hauste oso larriak.................................... 500 €

        Ordainketarako epeak:

        • Jakinarazpena unean jasoz: %50eko murrizketa .......... 20 egun
        • Jakinarazpena ondoren: %50eko murrizketa ................ 20 egun
        • Gidaria identifikatzeko . ................................................ 20 egun

        * Egun naturalak dira, igande eta jai egunak zenbatuz, alegia. Alegazioak aurkeztuko balira %50eko murrizketa galduko litzateke.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Trafiko kontuetako zehapen-espedienteak

        DBEB kodea: A25

        Fitxategiaren xedea: Trafiko kontuetako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD