Zergen ordainketa egunean izatea frogatzen duen ziurtagiria

Zer da? Zertarako da?

Ziurtagiria egiten den datan zergadunak ordaindu beharreko guztiak , ordainduta dituela egiaztatzen du agiri honek.

Nork eska dezake?

Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

1.- Ziurtagiria interesdunak eskatzen badu:

  • Nortasun Agiria.

2.- Bere ordezkariak eskatzen badu:

  • Inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez.
  • Baimendutakoaren NANen originala edo ordezko beste nortasun agiriren bat.
  • Interesdunaren NANen fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren bat.

Non/Nola eskatu daiteke?

    Telefonoz:
  • ATARIA - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (8:00etatik 14:30ra):
    Andoain
    943 300 830

    • Telefonoz edo internet bidez eskatzen bada: Segurtasun arrazoiengatik, agiria eskatzaileak adierazitako helbidera igorriko da, baldin eta helbide hori udalak bere datu baseetan duenaren berdina bada. Bestela ez da bidaliko.
    • Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

    Ordaindu behar da?

    Doan.

    Izapidetze edo ebazpen epea

    • Aurreikusitako epea: Unean bertan, aurrez aurre eginez gero. Eskaera telefonoz edo intenet bidez eginez gero, 24 ordutan.

    Araudi aplikagarria

    Eskaera jaso ondorengo urratsak

    Ez dagokio.

    Nork onartu behar du?

    Izapide-egintza izanik, ez dagokio.

    Izapidetze ardura duen lansaila

    Kontuhartzailetza - Diruzaintza-Zergabilketa: 943 300 827 edo zergabilketa@andoain.eus

    Beste zenbait ohar interesgarri

    Ez dago ezer aipagarririk.

    Datu pertsonalen babesa

    Fitxategiaren izena: Zergabilketa

    DBEB kodea: M06

    Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

    Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: LOPD