Altak, bajak eta helbide fiskal aldaketak

Zer da? Zertarako da?

Titularraren alta, baja edo helbide fiskal edo bestelako datu pertsonalak aldatzea, udal tasen eta zergen ordainketari dagozkien jakinarazpeenei begira.

Zer da helbide fiskala?

  • Pertsona fisiko batentzat: ohiko etxebizitza.
  • Pertsona juridiko batentzat: bere egoitza soziala.

Nork eska dezake?

Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak, edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Nahikoa da interesduna identifikatu eta aldaketa eskatzea.

Non/Nola eskatu daiteke?

    Telefonoz:
  • ATARIA - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (8:00etatik 14:30ra):
    Andoain
    943 300 830

    Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

    Ordaindu behar da?

    Doan.

    Izapidetze edo ebazpen epea

    • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

    Araudi aplikagarria

    Eskaera jaso ondorengo urratsak

    Ez dagokio.

    Nork onartu behar du?

    Izapide-egintza izanik, ez dagokio.

    Izapidetze ardura duen lansaila

    Kontuhartzailetza - Diruzaintza-Zergabilketa: 943 300 827 edo zergabilketa@andoain.eus

    Beste zenbait ohar interesgarri

    • Zergapekoak ez badio jakinarazi Zerga Administrazioari, zerga helbidea aldatu duenik, jakinarazpenen ondorioetarako ulertu ahal izango da bere helbidea zerga izaera duen edozein dokumentutan hark aitortu edo adierazitako azkena dela.
    • Zergapekoak zerga helbidea adierazi ez duenean, bien bitartean, bera titular gisa ageri den edozein ondasun higiezinen edo ustiapen ekonomikoren kokalekua hartuko da halakotzat.

    Datu pertsonalen babesa

    Fitxategiaren izena: Zergabilketa

    DBEB kodea: M06

    Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

    Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: LOPD