Banketxean helbideratzeko erreziboak

Zer da? Zertarako da?

Udal zerga eta tasen ordainketak banku-kontu baten bidez pagatzeko eskaera da, hau da: Ibilgailuen gaineko zerga, Hiri Ondasunen gaineko zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga, Ur hornidura eta Zabor bilketari dagozkien tasak...

* Ibilgailuen gaineko zergaren helbideraketa: nahiz eta zerga kobratuta egon Ibilgailuari baja ematen zaion hurrengo hilabetetik abenduaren 31ra arte Ibilgailuen gaineko zergarengatik ordaindutako kopuruari dagokion ehunekoa atzera hartzeko eskubidea izango du ibilgailuaren jabeak.

Ordainketen egutegia: Ikus Zerga eta tasen ordainketa izeneko fitxa.

Nork eska dezake?

Ordainagirien titularrak edo horien ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Non/Nola eskatu daiteke?

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        Doan.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Helbideratzeko eskaera jaso eta alta ematea USOAN.
        2. Eskaeraren kopia interesdunari eman eta kopia bat Diruzaintza-Zergabilketa arlora bidaltzea.

        Nork onartu behar du?

        Izapide-egintza izanik, ez dagokio.

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Kontuhartzailetza - Diruzaintza-Zergabilketa: 943 300 827 edo zergabilketa@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        • Helbideratze agindua aldatu edo ezeztatu daiteke.
        • Zenbati helbideratze erabil daitezke zerga edo tasa desberdinentzat.
        • Eskaeraren iraupena mugagabea da, eta besterik komunikatu ezean, ez da beharrezkoa berritzea.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Zergabilketa

        DBEB kodea: M06

        Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

        Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD