Helegiteak: Premiamendu-Bidearen Probidentzien aurka

Zer da? Zertarako da?

Alkatearen aurrean jarritako Berraztertzeko Helegitea premiamendu probidentziaren aurka.

* Premiamendu-probidentzia: borondatezko denboraldiaren ondoren ordaindu gabeko zorrak kobratzeko administrazioak erabiltzen duen prozedura.

Helegitea jartzeko arrazoiak

Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorreko 171.3 artikuluan ezarritakoak, hau da:

  1. Zorra erabat amaitzea, edo ordainketa exijitzeko eskubidea preskribitzea.
  2. Zorra geroratu, zatikatu edo konpentsatzeko eskatzea borondatezko epean, eta zergabilketako prozedura etenda geratzeko beste arrazoi batzuk.
  3. Likidazioa ez jakinaraztea.
  4. Likidazioa deuseztatzea.
  5. Akatsa izatea premiamenduzko probidentziaren edukian, zorduna edo zor premiatua identifikatzea eragozten duena.

Helegitea jartzeko epea: Hilabete jakinarazpena jasotzen den edo iragarkia GAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo legez baimendutako horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Berraztertzeko helegitea jartzeko inprimaki normalizatua.
  2. Helegitearen oinarrian dauden arrazoiak egiaztatzen dituen beste edozein agiri.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        Doan da.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Legezko gehienezko epea: Hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Administrazio Orokorreko Teknikariaren txostena.
        2. Alkatetzaren ebazpena helegitea onartuz edo ezetsiz, eta honen jakinarazpena.

        Nork onartu behar du?

        Alkatetzak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Kontuhartzailetza - 943 300 826 edo kontuhartzailetza@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        • Berraztertzeko helegitearen esapidezko edo isilbidezko ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-helegitea aurkeztu ahal izango da Donostiako Epaitegia, bi hilabeteko epean.
        • Ondorioz, errekargoa eta berandutzako interesak kobratuko dira.
        • Berraztertze helegitea jartzeak soilik ez dakar premiamenduzko prozedura burutzapenaren etetea. Nolanahi ere, eta interesatuak horrela eskaturik, premiamendu prozedura etengo da baldin eta interesatuak bermea gordailatzen badu edo erakusten badu zerga zehaztean bere kalterako gertatu dela akats materiala, aritmetikoa edo gertatzezkoa.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Zergabilketa

        DBEB kodea: M06

        Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

        Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD