Fidantzen itzulketa

Zer da? Zertarako da?

Fidantza edo abala itzultzeko eskaera.

Nork eska dezake?

Itzultzeko eskubidearen titular diren pertsona fisiko edo juridikoak edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera inprimaki normalizatuan, gordaitutako fidantzari dagokion espedientearen kodea azalduz.
  2. Udalak emandako dirusarrera aginduaren kopia.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        Doan da.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete
        • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Txosten teknikoa, ziurtatuz ez dagoela erreklamaziorik, ez Udalaren aldetik, ez partikularren aldetik.
        2. Kontuhartzailearen txostena itzuli daitekeen edo ez adieraziz.
        3. Alkatearen ebazpena fidantza osoaren edo zati baten itzulketa onartuz. Interesdunari jakinarazi eta Kontuhartzailetzari berri eman.

        Nork onartu behar du?

        Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Kontuhartzailetza - 943 300 826 edo kontuhartzailetza@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Eskaera egiteko epea

        Bide publikoaren okupazioa: Bide publikoaren okupazio denboraldia amaitzean.

        Obrak burutzeko: Obrak amaitzean. Eraikuntza berri, handitze edo berritze lanetarako obra handien lizentziaren kasuan, 1. Okupazio lizentzia onartzen duen akordioarekin batera Udalak, ofizioz, fidantza itzuliko du.

        Administrazio kontratazioa:

        • Behin-behineko bermea: ofizioz itzuliko da, kontratuaren esleipenaren ondoren.
        • Behin betiko bermea: baldintza administratiboen agirian ezartzen den berme epea igarota Udalak, ofizioz eta 2 hilabeteko epean, itzuliko du bermea.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Zergabilketa

        DBEB kodea: M06

        Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

        Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD