Ibilgailuen behin betiko bajagatik zerga itzulketa

Zer da? Zertarako da?

Ibilgailuari baja ematen zaion hurrengo hilabetetik abenduaren 31ra arte Ibilgailuen gaineko zergarengatik ordaindutako kopuruari dagokion ehunekoa atzera hartzeko eskubidea izango du ibilgailuaren jabeak.

Urteko zerga x Falta diren hilabete kopurua / 12 hilabete

* Izapidetze hau egin aurretik baja eman behar zaio ibilgailuari zentro baimendu batean (ibilgailuak desegiteko lantegi baimenduak) eta haiek Probintziako Trafiko Buruzagitzari jakinaraziko diote baja. Trafiko Buruzagitzak, bere aldetik, Udalari jakinaraziko dizkio izapidetutako baja guztiak, hilabetea bukatutakoan.

Nork eska dezake?

Ibilgailuaren titularrak edo honen ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera eredu normalizatuan, interesdunaren kontu korrontea adieraziz.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        Doan da.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete
        • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Eskaera-orriaren eta gainontzeko agirien aurkezpena.
        2. Datuak egiaztatu eta eskaera aztertu.
        3. Egoki bada, Zergabiltzailearen diligentzia dirusarrera itzultzeko oniritziarekin.
        4. Itzulketa 15 eguneko epean egingo da.
        5. Kontuhartzailetza lansailak berrikusi egingo du itzulketa.

        Nork onartu behar du?

        Zergabiltzaileak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Kontuhartzailetza - Diruzaintza-Zergabilketa: 943 300 827 edo zergabilketa@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Itzulpen eskaera aurkezteko epea: 4 urte. Epe hori igarota eskubideak preskribitu egiten du.

        Kasu berezia: martxoa baino lehenago egiten den baja.

        Ibailgailuen Zergaren erreziboak martxoan prestatzen dira. Beraz, ibilgailu bati behin betiko baja urtarrilean edo otsailean ematen bazaio legokiokeen zati bat ezin diogu itzuli zerga oraindik kobratu ez badiogu.

        Kasu horietan, dirua itzuli beharrean altan egon den denboraldiari dagokion zatia kobratzen zaio (bajaren hilabetea ere).

        Jarraitzen den prozedura: baja egiaztatu (DGT), altan egon den hilabete edo 2 hilabeteei dagokion erreziboa sortu eta, horrela suertatzen bada, ordainketa jasoko da.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Zergabilketa

        DBEB kodea: M06

        Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

        Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD