Dirusarrerak itzultzeko eskaera: OHZ, JEZ, EIOZ, Tasak...

Zer da? Zertarako da?

Zergak (HOZ, JAZ, TMIZ, EIOZ...) edo tasak (ur hornidura, zabor bilketa...) ordaintzerakoan zor ez diren diru-sarrerak itzultzeko eskaera.

Zenbatekoa: Zor ez den zenbatekoa jasotzeko eskubidea du eskatzaileak. Horrez gain, eta diru-sarrera premiamendu prozedura garaian egin badu, errekargua, kostuak eta interesak, eta hala balegokio, atzerapen interesak jaso ahal izango ditu.

Itzulpen eskaera aurkezteko epea: 4 urte. Epe hori igarota eskubideak preskribitu egiten du.

* Ibilgailu baten behin betiko baja dela-eta, ordaindutako zergaren ehunekoa itzultzeko, ikus Ibilgailuen behin betiko bajagatik zerga itzulketa fitxa.

Nork eska dezake?

Okerreko diru-sarrerak itzultzeko eskubidea Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak, edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera eredu normalizatuan, interesdunaren kontu korrontea adieraziz.
  2. Dirua itzultzeko eskubidea egiaztatzen duten agiriak.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        Doan da.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: 10 egun.
        • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Eskaera-orriaren eta gainontzeko agirien aurkezpena.
        2. Datuak egiaztatu eta eskaera aztertu.
        3. Egoki bada, Zergabiltzailearen diligentzia dirusarrera itzultzeko oniritziarekin. Itzuli beharreko kopurua handia bada, itzulketaren baimena Alkatearen ebazpen bidez egingo da.
        4. Itzulketa 15 eguneko epean egingo da.
        5. Kontuhartzailetza lansailak berrikusi egingo du Itzulketa.

        Nork onartu behar du?

        Alkatetzak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Kontuhartzailetza - Diruzaintza-Zergabilketa: 943 300 827 edo zergabilketa@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Helegitea: itzulpen eskaera atzera botatzen bada, erabakiaren aurka Berraztertze Errekurtsoa aurkez dezake eskatzaileak Andoaingo Udaleko Alkatearen aurrean, Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurrean Erreklamazio Ekonomiko Administratiboa jarri aurretik, edo zuzenean Administrazioarekiko Auzietarako Donostiako Epaitegira jo dezake administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkezteko.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Zergabilketa

        DBEB kodea: M06

        Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

        Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD