Zorrak zatikatzeko edo geroratzeko

Zer da? Zertarako da?

Zorrak geroratzeko edo zatikatzeko eskaera egitea, ekonomia- eta finantza-egoerak aldi batez ordainketa egitea eragozten duenean.

Zorrak zatikatzeko baldintzak

Zorraren zenbatekoa kalkulatzeko, bi gauza hartu behar dira kontuan: batetik, zenbateko zorra zatikatu nahi den, eta bestetik, aurretik zatikapenak onartu baina amaitu ez badira, zenbat falta den ordaintzeko.

Zorra Atzeratze epeak Zatikatze epeak

  • < 800€ .................................. Hilebete 1 ............. 6 hilebetera arte
  • 800,01€-1.500,00€ ........ 3 hilabete .............. 9 hilebetera arte
  • 1.500,01€- 6.000,00€ ..... 6 hilabete ............ 12 hilebetera arte
  • 6.000,01€-12.000,00€ ....... 6 hilabete ............ 18 hilebetera arte
  • > 12.000,01 € ....................................................... 24 hilebetera arte*

* Aurretik zorraren %20 ordaindu behar da.

Nork eska dezake?

Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

1.- Zatikatze-geroratze eskaera honakoak azalduz.

  • Izen-abizenak, sozietatearen izena, nortasun-agiria edo identifikazio fiskaleko zenbakia eta eskatzailearen zerga-helbidea.
  • Zorraren kontzeptua, urtea eta zenbatekoa.
  • Zer epetarako den atzeratzea edo zatiketa.

2.- Eskaerari banketxearen aldizkako transferentzia agindua atxikiko zaio, non ziurtatuko den adostutako kuotak ordainduko direla

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Bermea: Dena den, zorra handia bada berme bat jarri beharko da, zor nagusia eta atzerapenak sorturiko berandutze-interesak gehi bi kontu-sail horien batuketaren % 25 kitatuko dituena.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaeraren balorazioa eta Diruzaintzaren txostena.
          2. Zorraren zenbatekoa handia bada, Alkatearen ebazpena eta interesdunari jakinarazi.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Kontuhartzailetza - 943 300 826 edo kontuhartzailetza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Zatika ordaintzea onartzen bada hilean-hilean ordaindu beharko da.
          • Epearen mugan eguneratutako ordainketaren obligazioa ez betetzea nahikoa izango da onartutakoa indarrik gabe uzteko eta prozesu betearazleari hasiera emateko, eta hor bai, hertsiki eskatuko zaio atzeratutako zorra eta sortutako interesak ordaintzea, dagokion emendatze kopuruarekin.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Zergabilketa

          DBEB kodea: M06

          Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD