Hobaria: zabor tasan hondakin organikoak birziklatzeagatik

Zer da? Zertarako da?

Hobaria zabor tasan, hondakin organikoak birziklatzeagatik: fruitu eta barazki hondarrak, janaria, sukaldeko papera...

Tasaren %15eko hobaria: 5.edukiontziaren erabilera elektronikoa hiruhilean gutxienez 12 irekiera egin badira eta egun ezberdinetan.

Tasaren %15 ko hobaria Auzo-konposta udal programetan alta emandako etxebizitzek eta %20ko hobaria Etxeko konpostatze udal programetan alta emandakoek, beti ere hauetan modu aktiboan parte hartzen dutelarik ingurumeneko sailak emandako datuen arabera.

Nork eska dezake?

Hobaria ez da eskatu beharrik. Udalak ofizioz aplikatuko du 5. edukiontizaaren erabilpenari buruzko hiruhileroko datuak jaso ondoren.

5. Edukiontzia irekitzen duen txartela etxebizitzan bizi direnen arteko edozein adin nagusikok.

Aurkeztu beharreko agiriak

5. Edukiontzia irekitzen duen txartel elektronikoa eskatzeko ATARIA - Herritarren Arreta Zerbitzura etorri behar zara zure NANrekin.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Ez dagokio.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Kontuhartzailetza - Errentak eta Ordainarazpenak: 943 300 826 edo errentak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarririk.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Zergabilketa

          DBEB kodea: M06

          Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD