Hobaria: Ibilgailu historiko eta elektrikoentzat

Zer da? Zertarako da?

Ibilgailuen gaineko zergan hobaria lortzea ondorengo ibilgailuentzat:

  • Ibilgailu historikoak edo 30 urtetik gorako antzinatasuna duenak.
  • Ibilgailu elektrikoak (%100).

* Ibilgailu historikoen antzinatasuna lehen 25 urtekoa bazen, orain 30 urtekoa da 3/2019 Foru Arauak, otsailaren 11koa, 2019. urterako zerga neurriak onartzen dituenak, ezarritakoaren arabera.

Hobariak

  1. %100eko hobaria: Ibilgailu historikoek edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez 30 urteko antzinatasuna dutenek, betiere ohiko lokomozio-bitarteko gisa erabiltzen ez badira.
  2. %50eko hobaria: Ibilgailu elektrikoek.
  3. %25a hobaria: kotxe hibridoek.

Nork eska dezake?

Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Salbuespenerako baldintzak:

  1. Andoainen erroldaturik egotea.
  2. Ibilgailu historikoentzat edo 30 urtetik gorako antzinatasuna* dutenentzat, ohiko lokomozio-bitarteko gisa ez erabiltzea.

* Antzinatasuna fabrikazio egunetik kontatuko da Hau ezagutuko ez balitz, lehen matrikulazio eguna hartuko litzateke halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.
  2. Nortasun agiria.
  3. Ibilgailuaren fitxa teknikoa
  4. Ibilgailuaren zirkulazio baimena.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete
          • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaera-orriaren eta gainontzeko agirien aurkezpena.
          2. Errenta eta Ordainarazpenen Arduradunaren txosten teknikoa.
          3. Eskatutako hobariaren aplikazioa onartzen duen edo atzera botatzen duen Alkatetzaren Ebazpena eta horren jakinarazpena.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Kontuhartzailetza - Errentak eta Ordainarazpenak: 943 300 826 edo errentak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Eskaera aurkezteko epea: Ez dago eperik.
          • Ondorioak: Hobariak eskaera egiten den dataren hurrengo zergalditik aurrera izango dute eragina.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Zergabilketa

          DBEB kodea: M06

          Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD