Salbuespena: Ibilgailuen zergan ahalmen urriko pertsonentzat

Zer da? Zertarako da?

Ibilgailuen gaineko zergan salbuetsia izatea ahalmen urria duten pertsonek gidatutako ibilgailuentzat edo ahalmen urria duten pertsonek, ez beste inork, erabiliko dituzten ibilgailuentzat.

Ahalmen urriko pertsonen izenean matrikulatuta dauden ibilgailuentzat. Ibilgailuen Araudi Orokorreko II eranskineko A letran jasotzen diren kasuak (abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretua)

Nork eska dezake?

Minusbalia duten pertsonek. %65eko minusbalia maila edo handiagoa duen pertsona bat, guraso ahala, tutoretza edo kuradoretza dela-eta, bere kargura duela egiaztatzen duen pertsonek ere.

Salbuespenerako baldintzak

1.- Minusbaliatuen izenean matrikulatu ibilgailuak, beraiek soilik erabiltzeko. Minusbaliotasun maila:

  • Minusbaliotasun maila %65ekoa edo handiagoa izatea.
  • Minusbaliotasun maila %33koa edo handiagoa eta %65 baino txikiagoa izatea eta mugikortasun murriztuko egoeran egotea, hau da: abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko eranskinean jasotzen den A, B edo C kalifikazioa izatea, edo baremo horren D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago izatea.

2.- Ibilgailuak 14 zaldi fiskal baino gutxiago izatea, edo gehiago baldin eta ibilgailua egokituta dagoela gurpildun aulkiarekin erabiltzeko.

3.- Andoainen erroldaturik egotea.

4.- Salbuespena ibilgailu batentzat izango da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.
  2. Ibilgailua beretzat baino ez duela erabiltzen adieraziz zinpeko aitorpena.
  3. Minusbalioa duen pertsonaren Nortasun Agiria (gidariarena ere ibilgailua minusbaliatuaren garraiorako erabiltzen bada).
  4. Minusbaliotasun ziurtagiria, eskuduna den organoak igorrita
  5. Minusbaliatuaren izenean dagoen zirkulazio-baimena.
  6. Ibilgailuaren fitxa teknikoa.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete
          • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaeraren aurkezpena
          2. Errenta eta Ordainarazpenen Arduradunaren txosten teknikoa.
          3. Alkatetzaren Ebazpena eta jakinarazpena

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Kontuhartzailetza - Errentak eta Ordainarazpenak: 943 300 826 edo errentak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ondorioak: Salbuespenak eskaera egiten den dataren hurrengo zergalditik aurrera izango dute eragina. Hala ere, matrikulazio berriko ibilgailuek 2 hilabeteko epea izango dute salbuespena eskatzeko.

          Eskaera aurkezteko epea: Ez dago eperik, matrikulazio berriko ibilgailuentzat ezik Trafiko Buruzagitzan alta ematen denetik 2 hilabeteko epea izango baitute.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Zergabilketa

          DBEB kodea: M06

          Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD