Hobaria: Ondasun Higiezinen zergan familia ugarientzat

Zer da? Zertarako da?

Hiri Izaerako Ondasun Higiezinen gaineko Zergari dagozkion tasen gaineko hobariak.

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuota osoaren ondorengo hobariak izango dituzte familia ugariko titular izan eta Andoaingo udalerrian erroldatuta dauden subjektuek:

Kategoria orokorreko familia ugariak:

  • 3 seme-alaba arte........................................... 50%
  • 4 seme-alabekin.............................................. 70%
  • Kategoria bereziko familia ugariak .............. 90%

Nork eska dezake?

Familia ugarien titularrek.

Baldintzak:

  • Familia ugariaren titular izatea eta Andoainen erroldatuta egotea.
  • Familia unitateko kide guztien ondasun higiezinen balio katastrala 165.000€ baino txikiagoa izatea. Hobaria familia unitatearen ohiko etxebizitzaren gainean aplikatuko da bakarrik.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.
  2. Familia ugariaren titulua.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete
          • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaera-orriaren eta gainontzeko agirien aurkezpena.
          2. Errenta eta Ordainarazpenen Arduradunaren txosten teknikoa, adieraziz hobariak emateko baldintzak betetzen dituela eskatzaileak.
          3. Eskatutako hobariaren aplikazioa onartzen duen edo atzera botatzen duen Alkatetzaren Ebazpena. Ebazpenaren jakinarazpena.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Kontuhartzailetza - Errentak eta Ordainarazpenak: 943 300 826 edo errentak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Ondorioak: Hobari hori ematearen ondorioak, aurreko hobariaren jarraipena diren luzapenen kasuan ez ezik, eskaeraren dataren hurrengo ekitalditik aurrerakoak izango dira, eta inoiz ez dute izango atzera eraginik.
          • Hobarien iraupena: Hobaria aplikatuko da familia ugariaren izaera mantentzen den bitartean. Baldintza hori eta gainontzeko eskakizunak betetzen den edo ez urtero ziurtatuko du Udalak.
          • Eskaera aurkezteko epea: Urte bakoitzeko abenduaren 31 baino lehenago. Hobariaren luzapenei dagokionez, eskaera aurkeztu beharko da familia ugariaren tituloaren balio-denbora amaitu baino lehenago.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Zergabilketa

          DBEB kodea: M06

          Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD