Salbuespen eskaera: ur eta zabor bilketa tasak

Zer da? Zertarako da?

Ur hornidura eta zaborraren bilketagatiko tasen ordainketarako salbuespena eskatzea.

Nork eska dezake?

Tasak ordaintzetik salbuestea eskatu ahal izango dute Ordenantza Fiskaletan ezarritako baldintza guztiak betez Andoaingoak diren bizikidetza multzoak, beti ere udalerri honetan erroldaturik daudenean gutxienez eskaera egin den data aurreko azken urte osoan.

Ondorio horietarako, bizikidetza multzotzat hartuko da biztanleriaren udal erroldan eskaera egin duen herritar beraren helbidean izen emanda dauden kide guztiek osaturikoa.

Kideak Dirusarrerak guztira

  • 1 edo 2 ..................... L.G.S. x 1,50
  • 3 edo 4 ......................L.G.S x 1,75
  • >=5 ............................ L.G.S x 2,50

(*) L.G.S. (Lanbidearteko gutxieneko soldata)

  • Ohiko etxebizitzaren jabetza ez da aintzakotzat hartuko, horren katastroko balioak 165.000,00 € gainditzen ez duen bitartean.
  • Ez dira kontuan hartuko ere, etxebizitza eraikin edo etxesail berean kokaturiko garaje eta trastelekuak edo, hala badagokie, ohiko etxebizitzatik hurbilen dagoen garajea, beti ere guztien baturako katastro balioak 30.000 € gainditzen ez badu.
  • Ohiko etxebizitzaz gain, bizikidetza multzoko kideek hiri edo landa izaerako beste óndasun batzuen jabe balira, eta ondasun horiek batzordearen iritziz balio konputagarriak balira, ez legokieke salbuespenak eskatzaileei.
  • Konputagarriak irizten ez diren balioak kontsultatzeko: ikus Ordenantza Fiskalak:

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskatzaileak, eskaera-orrian eta espresuki, baimena ematen badio udalari, (*) batez nabarmendutako ziurtagirietan jasotako datuak zuzenean hartzeko, aipatu dokumentuak ez dira aurkeztu behar izango.

1.- Kasu guztietan

  • Eskaera eredua aurkeztu beharko da, behar bezala beteta.
  • Eskatzailearekin erroldatuta dauden adin nagusiko pertsona guztien Langile bizitzaren ziurtagiria, GSINk (INSS) egina. (*)

2.- Agiri horiez gain, dirusarrerak jasotzen dituztenek,;

  • Pentsio aitorpena, pentsiodunen kasuan. (*)
  • Soldataren diru-sarreraren ziurtagiria, enpresak/ek egina edo aurtengo nominak.
  • Hala badagokio, langabeziaren edo bestelako prestazio edo subsidioaren ziurtagiria, SEPEn egina. Lasarteko bulegoak jada ez ditu ematen. Eskuratzeko 943 980 598 telefonora deitu behar duzu eta bertatik etxera bidaliko dizute.
  • Dirusarrerak bermatzeko errenta (RGI) jaso ezkero ez da egiaztagiririk aurkeztu beharko. (*)
  • Dibortzio edo banaketetarik gertatuz gero, hala badagokio, ordainketa ekonomikoaren zurigarria.

3.- Eta dirusarrerak jasotzen EZ dituztenek:

  • Dirusarrerak ez baditu, ziurtagiri bat, SEPEk egina, non jasoko den ez duela jasotzen langabezia edo beste prestaziorik eta, egoki balitz, ikasketen justifikazioa (adin nagusikoek). Lasarteko bulegoak jada ez ditu ematen Eskuratzeko 943 980 598 telefonora deitu behar duzu eta bertatik etxera bidaliko dizute.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaera agiriekin batera aurkeztea.
          2. Gizarte Zerbitzuetako Batzorde irizpenemailearen irizpena.
          3. Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa onartuz edo ezetsiz.

          Nork onartu behar du?

          Tokiko Gobernu Batzarrak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Kontuhartzailetza - Errentak eta Ordainarazpenak: 943 300 826 edo errentak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Eskaera aurkezteko epea: azaroaren 1etik 30era
          • Eskaera aurkeztu eta hurrengo ekitalditik aurrerako ondorioak izango ditu. Urtero berritu beharko da eskaera.
          • Onuradunek Unean bertan jakinaraziko diote Udalari familia unitatearen kide bakoitzaren egoera ekonomikoan gertatutako edozein aldaketa. Betebehar hau ez betetzeak ordura arte izandako salbuespena galtzea ekarriko du.
          • Ekainean nahitaez lana egin ahal dezaketen familia unitateko kideen egoera ekonomikoaren justifikantea aurkeztu beharko du, egiaztatzeko salbuespen eskubidea galtzea erakarriko lukeen aldaketarik ez dela izan egoera horretan.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Zergabilketa

          DBEB kodea: M06

          Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD