Jarduera ekonomikoen gaineko zerga

Zer da? Zertarako da?

Ekonomi jardueren gaineko zerga zuzeneko zerga da eta enpresa, lanbide edo arte-ihardueretan udalherrian aritze hutsa dugu bere egitate zergagarria, iharduera horiek jakineko tokian egin edo ez.

Oinarri ezargarria: Ekonomi Ihardueren gaineko zergaren Testu Bateratzailea onartzen duen apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemaileko I Eranskinean (Tarifak) jasotzen diren jardueraetan aritzea.

Kuota: apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemaileko I Eranskinean ezartzen diren gutxieneko kuotak, Andoaingo udalak ezarritako koefizientearen arauera gehituko dira kuota osoa kalkulatzeko.

Ordainketa egutegia: urriaren 1etik azaroaren 10era.

Nork eska dezake?

Pertsona fisiko edo juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorreko 35. artikuluaren 3 apartatuan aipatzen diren entitateak, baldin eta zerga-gaiaren sorburu diren jardueretako udalherrian egiten badute.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ordainketa: nahikoa da udalak igorritako ordainagiria.

Alta: NAN, IFZ eta 840 eta 841 ereduak beteta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun lansailera joan behar da.

Errotaburu pasealekua 2, beheko solairua. 20018, Donostia
Tf: 902 100 040 (08:00etatik - 15:00etara)
Arreta orduak: ostiralera, 08:30etatik 14:00etara.

Informazio gehiago: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan.

Non/Nola eskatu daiteke?

        • Ordaindu dezakezu ere honako banketxetan: Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco de Sabadell, BBVA, Caja Rural de Navarra, Caixa, Banco Popular, Banco Santander eta Bankoa
        • Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        1 - Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga
        Finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntzarako koefiziente bakarra2,2
        Udalerriko bide publikoen sailkapena: kategoria bakarra1,00

        Hobariak

        Kuotaren %95a: Kooperatiba babestuei eta eraldaketarako nekazaritza sozietateei, emango zaie Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzko maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak jasotakoaren arabera.

        Kuotaren %25a: enplegua sortzen duten enpresei eta udal kuota ordaintzeaz gainera, hobaria aplikatu kontratu mugagabeak %10 gehitu badute.

        Kuotaren %50a: langile kopurua %20a gehitu badute.

        Salbuespenak

        Ikus, apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemaileko 5. artikulua.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        Zerga ordaintzeko Zerbitzu Telematikoen bitartez:

        1. Eskuinean dagoen lauki urdina, Online tramitazioa hasi, sakatu.
        2. Ziurtagiri elektroniko edo B@kQ bidez identifikatu:
        • Tasa edo zerga bat ordaintzeke baduzu, pantailan azalduko zaizu. Ordaindutakoen kontsulta ere egin dezakezu.
        • Ordaindu nahi bazenu, aukeratu ordaintzeke dagoen zerga eta jarraitu argibideak. Euskal Administrazioaren Ordainketa-Pasabidera (Eusko Jaurlaritza) segurtasun baldintza guztiak betetzen dituen plataformaza, bideratuko zaitu aplikazioak.

        Nork onartu behar du?

        Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Kontuhartzailetza - Diruzaintza-Zergabilketa: 943 300 827 edo zergabilketa@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Udalek indize-eskala bat ezarri ahal izango dute, lokalak udalerriaren barruan duen kokapen fisikoa ponderatuko du, kokatuta dagoen kalearen kategoria kontuan hartuz. Gaur egun, gure Ordenantza Fiskalek kategoria bakarra ezartzen dute udalherri guztirako eta ez du eraginik zergaren kuotan.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Zergabilketa

        DBEB kodea: M06

        Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

        Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD