Gainbalioak: higiezinak eskualdatzearen ondorioz Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioa

Zer da? Zertarako da?

Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga eta gainbalioa gauza bera dira. Pertsona bat etxebizitza, areto edo lursail baten jabe izan den bitarte horretan lursailaren balioak izan duen balio gehikuntza zergapetzen du. Ondasunaren jabetza eskualdatzen denean likidatzen da, hau da, salerosketetan, jaraunspenetan, dohaintzetan edo bestelako eskualdatzeetan.

Eskaera egiteko epea

  • Salerosketak: 30 egun.
  • Jaraunspenak eta Dohaintzak: sei hilabete, urtebetera luzatu daiteke, jaraunsleak horrela eskatuta.

* Nahi izanez gero, ordaindu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko Aurkeztu beharreko agiriak atalean simulaziorako excel-orri bat duzu zintzilikaturik.

Nork eska dezake?

  1. Salerosketak: higiezina eskualdatzen duenak.
  2. Jaraunspenak: jaraunsleek ordaindu behar dute.
  3. Dohaintzak: ondasunak jasotzen dituen pertsonak.
  4. Titular bat baino gehiago dagoenean, jabe bakoitzari bidaliko zaio ordainagiria, jabetza ehunekoa eta dagokion kuota zehaztuta.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera eredu normalizatuan.
  2. Titularren eranskina erosle edo eskualdatzaile bi baino gehiago badago.
  3. Eskualdaketa arrazoitzen duten agirien jatorrizkoak eta kopiak (eskritura, epaia eta abar).
  4. Jaraunsleen identifikazio agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea ...).

Non/Nola eskatu daiteke?

        • Ordaindu dezakezu ere honako banketxetan: Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco de Sabadell, BBVA, Caja Rural de Navarra, Caixa, Banco Popular, Banco Santander eta Bankoa.
        • Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        1 - Tributu kuota
        1 eta 5 urte bitartean eragindako gehikuntzak3,6 %
        10 urte bitartean eragindako gehikuntzak.3,4 %
        15 urte bitartean eragindako gehikuntzak3,1 %
        20 urte bitartean eragindako gehikuntzak.2,9 %
        2 - Zergaren karga tasa
        Kasu guztietan6,15 %

        Zergaren kuota kalkulatzeko, zerga-oinarriari zerga-tasa (%6,15) aplikatuko zaio.

        Zerga-oinarria: Lursailak duen balioari honen ondoriozko portzentaje-oinarri bat aplikatzetik eskuratzen da, Ordenantza Fiskaletan ezarritako koefizientea eta eskurapenaren eta eskualdaketaren artean igarotako urte-kopurua aintzat hartuta. Koefizientean desberdinak dira, igarotako urte-kopuruaren arabera:

        Orube balioa x Koefizientea urteen arabera x Urte-kopurua*
        * Gehienez 20 urte arte.

        • Orubearen balioa, normalean, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren sortzapen datako ordainagirian agertzen den lurzoruaren balio katastrala izango da.
        • Oinordetzen kasuan, zerga-oinarria kalkulatzeko dagokion zati proportzionala hartuko da kontuan.
        • Mortis-kausa transmisio-kasuan kontutan hartuko den data kausantearen hileguna izango da.

        Hobariak

        Zerga kitatzean % 50eko hobaria eskura izango dute heriotzagatiko irabazi asmoa duten honako eskualdaketek: ondorengoen eta hartutako alaba-semeen heriotza, ezkontide eta izatezko bikotekideena -dagokien erregistroan idazpetuta daudenean-, aurrekoena eta hildako lagunaren hartzaileena; alegia, beheranzko eta goranzko zuzeneko lerroan daudenena eta ezkontidea edo “izatezko bikotearena”.

        Ezinbesteko baldintza izango da aipatu lagunak hobaria jaso duen etxebizitzan gutxienez urte betez bizitzen egotea eta beste etxebizitza baten jabe ez izatea.

        Hobaritik kanpo gelditzen dira zeharkako lerrotik datozen oinordekoak eta sendikoen arteko doako emaitza eta lagapenak.

        Hobaria eskuratzeko interesdunak eskatzu behar du.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Astebete.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        Zerga ordaintzeko Zerbitzu Telematikoen bitartez:

        1. Eskuinean dagoen lauki urdina, Online tramitazioa hasi, sakatu.
        2. Ziurtagiri elektroniko edo B@kQ bidez identifikatu:
        • Tasa edo zerga bat ordaintzeke baduzu, pantailan azalduko zaizu. Ordaindutakoen kontsulta ere egin dezakezu.
        • Ordaindu nahi bazenu, aukeratu ordaintzeke dagoen zerga eta jarraitu argibideak. Euskal Administrazioaren Ordainketa-Pasabidera (Eusko Jaurlaritza) segurtasun baldintza guztiak betetzen dituen plataformaza, bideratuko zaitu aplikazioak.

        Nork onartu behar du?

        Alkatetzak / Udalbatzaren osoko bilkurak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Kontuhartzailetza - Errentak eta Ordainarazpenak: 943 300 826 edo errentak@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Nekazal izaerako lurrek izango duten balio gehikuntza ez da zerga honen menpe egongo

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Zergabilketa

        DBEB kodea: M06

        Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

        Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD