Hiri eta landa ondasun higiezinen gaineko zerga

Zer da? Zertarako da?

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga izaera erreala duen zuzeneko tributua da, uztailaren 5eko 12/1989 Arau Foralari jarraiki.

Oinarri ezargarria: zergapeko egitate ezargarriak, indarrean dauden Ordenantza Fiskalen 4 artikuluan jasotzen dira.

Grabamen tasa: ezberdina da ondasun higiezina hiri edo landa izaerakoa izan.

Kuota: oinarri ezargarriari Udal Ordenantza Fiskaletan ezartzen den karga tasa aplikatzetik ateratzen den emaitza izango da.

Ordainketa egutegia: maiatzaren 15etik uztailaren 30era.

Nork eska dezake?

Zerga honen zerga-gaia eratzen duen eskubidearen titularrak diren pertsona natural eta juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorrak 35. artikuluaren 3 apartatuan aipatutako entitateak dira,.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ordainketa: nahikoa da udalak igorritako ordainagiria.

Alta: Ondasun higiezinaren eskriturak aurkeztu behar dira. Andoaingo udaleko Hirigintza sailaren bulegoetan (udaletxeko 2. solairua) edo Gipuzkoako Foru Aldundian.

Non/Nola eskatu daiteke?

        • Ordaindu dezakezu ere honako banketxetan: Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco de Sabadell, BBVA, Caja Rural de Navarra, Caixa, Banco Popular, Banco Santander eta Bankoa.
        • Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        1 - Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zerga
        Etxebizitza lurzoruan kokatutako hiri ondasunak0,17 %
        Lurzoru industrial edo tertziarioan kokatutako hiriondasunak0,52 %
        2 - Landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zerga
        Zergari aplikagarri zaion zerga-tasa.1,1 %

        Hobariak

        Familia ugariko titular izan eta udalerrian erroldatuta daudenek:

        • Kategoria orokorreko familia ugariak, 3 seme-alaba arte ....... 50%
        • Kategoria orokorreko familia ugariak,4 seme-alabekin ........... 70%
        • Kategoria bereziko familia ugariak .............................................. 90%

        Zerga hobariaren mugak:

        • Zergapekoaren ondasun higie 165.000,00 euro baino gehiagokoa baldin bada, zergapekoak ez du hobarirako eskubiderik izango.
        • Hobaria familia-unitatearen ohiko bizitoki den etxebizitzari bakarrik aplikatuko zaio.

        Informazio gehiago Hobaria: Ondasun Higiezinen zergan familia ugarientzat fitxan

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        Zerga ordaintzeko Zerbitzu Telematikoen bitartez:

        1. Eskuinean dagoen lauki urdina, Online tramitazioa hasi, sakatu.
        2. Ziurtagiri elektroniko edo B@kQ bidez identifikatu:
        • Tasa edo zerga bat ordaintzeke baduzu, pantailan azalduko zaizu. Ordaindutakoen kontsulta ere egin dezakezu.
        • Ordaindu nahi bazenu, aukeratu ordaintzeke dagoen zerga eta jarraitu argibideak. Euskal Administrazioaren Ordainketa-Pasabidera (Eusko Jaurlaritza) segurtasun baldintza guztiak betetzen dituen plataformaza, bideratuko zaitu aplikazioak.

        Nork onartu behar du?

        Alkatetzak / Udalbatzaren osoko bilkurak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Kontuhartzailetza - Diruzaintza-Zergabilketa: 943 300 827 edo zergabilketa@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Ez dagokio.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Zergabilketa

        DBEB kodea: M06

        Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

        Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD

        Agiriak egiaztatu eta datu berriak aplikazioetan sartu.