Eraikuntza, Instalazio eta obren gaineko zerga

Zer da? Zertarako da?

Udal honi dagokion hirigintza Iizentzia beharrezko duen edozein eraikuntza, instalazio edo obra burutzeko, lizentzia hori jaso edo jaso ez. ordaindu beharreko zerga. Zergapeko egitate ezargarriak, indarrean dauden Ordenantza Fiskalen 4 artikuluan jasotzen dira.

Zerga oinarria: Eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta efektiboak osatzen dute zerga-oinarria, zeina horien aurrekontuan jasoko den. Aurrekonturik ez balego edo aurkeztutakoa onargarria ez balitz, udal zerbitzu teknikoek ezarriko dute egitate zerga oinarria, beraiek egindako estimazioaren arabera.

Nork eska dezake?

Obren jabeak diren pertsona fisiko edo juridikoak, obrak egingo diren ondasun higiezinen jabe izan ala ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ordainketa: nahikoa da udalak igorritako ordainagiria aurkeztea.

Alta: Lizentzia eskatzerakoan, eskaera-orria eta aurrekontua aurkeztu beharko dira. Helbide horretan bizi den eta adinez nagusia den edonork.

Non/Nola eskatu daiteke?

        • Ordaindu dezakezu ere honako banketxetan: Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco de Sabadell, BBVA, Caja Rural de Navarra, Caixa, Banco Popular, Banco Santander eta Bankoa
        • Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        1 - Tributu kuota: obren burutzapen aurrekontuaren %5
        Saltegi komertzialak, industrialak etab.5 %
        Eraispenak5 %
        Behin-behineko obrak5 %
        Lurrak mugitzea5 %
        Subentzio ofizialen babesetik kanpo eraikitako etxebizitza berriak5 %
        2 - Tributu kuota: obren aurrekontuaren %2,5
        Dirulaguntza ofizialaren babespean eraikitako etxe-bizitza berriak2,5 %
        Dirulaguntza ofizialaren babespean zaharberrituriko etxebizitzak2,5 %
        Arau subsidiarioetan babestu eta kontserbatzeko izaerez jasoriko eraikinak2,5 %
        Udalak onarturiko zaharberritze egitasmoetan jasoriko eraikinak2,5 %
        Nekazaritza-aberezaintza jarduerarekin zerikusia duten etxebizitzetarako xedea duten erikinetako obrak, betiere etxebizitza ustiapenaren titularraren ohiko etxebizitza bada2,5 %
        Saltegi komertzialak, industrialak etab-etako obretan 6 hilabeteetan jarraian langabezian dauden pertsonentzat, beti ere lokalak 80m2 baino geiago ez badu eta industriarako 350 m2. Eskaera idatziz egin beharko lukete, eta zerbitzu teknikoen oneritzia jaso ondoren tipoaren aldea itzuli egingo zaie2,5 %
        Irisgarritasuna: Herribidearen eta etxebizitza eraikinetako sarbideen artean hesi arkitektonikoak ezabatzeko jabekidegoei diruz lagundutako obrak, beti ere igogailuak, orga gurpildunak behar dituzten lagunentzako jasogailuak eta abar ipiniz egindakoak.2,5 %
        Irisgarritasuna: Mugikortasun arazoak dauzkaten lagunentzat etxebizitza barruan irisgarritasuna eta biziegokitasuna errazteko egindako obrak. Dagokion herri administrazioak aurretik emandako txostena beharko da, non adieraziko beharko baita aipatu obrak premiazkoak direla2,5 %
        Energía eraginkortasuna eta berriztagarriak*: energia eraginkortasuna hobetzeko neurriak hartu eta energia berriztagarrien sistemak erabiltzen dituztenek hobaría izango dute. (eguzkia energia, haize energía, eta abar). Dena den, hobari hau aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da beroa sortzeko instalazioak Administrazio eskudunak homologatutako kolektoreekin homituta egotea. Eta, era berean, ingurumenaren onurarako egin direnak.2,5 %

        Hobariak:

        • %50eko hobaria, obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean arrazoi sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak gertatzeagatik.
        • %50eko hobaria izango dute Udalerriko kultura eta gastronomia elkarteek, baldin eta herriko edo auzoko jai-batzordeetako partaide badira eta urtero Andoaingo herritarrei zabalduriko bi jarduera antolatzen baldin badituzte gutxienez.

        * Interesdunez idatziz eskatu beharko dute hobaria eta azaldu eskaeraren arrazoiak.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        Zerga ordaintzeko Zerbitzu Telematikoen bitartez:

        1. Eskuinean dagoen lauki urdina, Online tramitazioa hasi, sakatu.
        2. Ziurtagiri elektroniko edo B@kQ bidez identifikatu:
        • Tasa edo zerga bat ordaintzeke baduzu, pantailan azalduko zaizu. Ordaindutakoen kontsulta ere egin dezakezu.
        • Ordaindu nahi bazenu, aukeratu ordaintzeke dagoen zerga eta jarraitu argibideak. Euskal Administrazioaren Ordainketa-Pasabidera (Eusko Jaurlaritza) segurtasun baldintza guztiak betetzen dituen plataformaza, bideratuko zaitu aplikazioak.

        Nork onartu behar du?

        Alkatetzak / Udalbatzaren osoko bilkurak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Kontuhartzailetza - Diruzaintza-Zergabilketa: 943 300 827 edo zergabilketa@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        • Udal zerbitzu teknikoek aztertuko dute ea aurkeztutako aurrekontua onargarria den. Horrela ez balitz obren kostuaren estimazio berri bat egingo lukete ordaindu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko. Egoki balitz, zergaren behin-behineko likidazioa, zeina jakinarazia izango den lizentzia baimentzen duen ebazpenarekin batera.
        • Dirulaguntza ofizialaren babespean dauden obrak direnean, zergapekoak udal erregistroan, gehienez ere hiru hilabeteko epean, dirulaguntza eman dion ebazpenaren fotokopia aurkeztu beharko du.
        • Zergaren sortzapena eraikuntza, instalazio edo obra hasterakoan bertan gertatzenda, beharrezko lizentzia jaso ez bada ere.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Zergabilketa

        DBEB kodea: M06

        Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

        Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD