Ibilgailuen zerga

Zer da? Zertarako da?

Zergak trakzio mekanikokoak diren, bere zirkulazio baimenean Andoaingo udalerrian helbideratuta dauden eta bide publikoetatik ibiltzeko gai diren edozein mota eta kategoriatako ibilgailuen titulartasuna zergapetzen du.

Ordainketa egutegia: Martxoaren 1etik apirilaren 30era.

Nork eska dezake?

Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ordainketa: nahikoa da udalak igorritako ordainagiria aurkeztea.

Alta: Subjektu pasibo gisa aritzen den erakundearen edo pertsonaren NA edo IFZ eta Ibilgailuaren fitxa teknikoaren fotokopia. Aukeran emango zaio helbideratzeko orria betetzea, tasak eta zergak ordaintzeko modurik erosoena.

Non/Nola eskatu daiteke?

        • Ordaindu dezakezu ere honako banketxetan: Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco de Sabadell, BBVA, Caja Rural de Navarra, Caixa, Banco Popular, Banco Santander eta Bankoa.
        • Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        1 - Turismoak
        9 zaldi fiskal arte43,70 €
        9tik 11,99 zaldi fiskaletara bitartekoak88,50 €
        12tik 13,99 zaldi fiskaletara bitartekoak147,15 €
        14tik 15,99 zaldi fiskaletara bitartekoak205,85 €
        16tik 19,99 zaldi fiskaletara bitartekoak265,50 €
        20 zaldi fiskal baino gehiagokoak324,15 €
        2 - Autobusak
        21 plaza baino gutxiagokoak200,50 €
        21etik 50 plazatara bitartekoak284,70 €
        50 plaza baino gehiagokoak356,10 €
        3 - Kamioiak
        1.000 kg baino gutxiagoko karga erabilgarri101,30 €
        1.000 kgtik 2.999 kgtara bitarteko karga erabilgarri200,45 €
        2.999 kgtik 9.999 kgtara bitarteko karga erabilgarri284,70 €
        9.999 kg baino gehiagoko karga erabilgarri356,10 €
        4 - Traktoreak
        16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak42,70 €
        16tik 25 zaldi fiskaletara bitartekoak67,20 €
        25 zaldi fiskal baino gehiagokoak200,50 €
        5 - Trakzio mekanikodun ibilgailuek arrastaneramandako atoi eta erdi atoiak:
        1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilgarri42,70 €
        1.000 kgtik 2.999 kgtara bitarteko karga erabilgarri67,20 €
        2. 999 kg baino gehiagoko karga erabilgarri200,50 €

        Hobariak (informazio gehiago Hobaria: Ibilgailu historiko eta elektrikoentzat fitxan:

        • %100eko hobaria: Ibilgailu historikoek edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez 25 urteko antzinatasuna dutenek, betiere ohiko lokomozio-bitarteko gisa erabiltzen ez badira.
        • %50eko hobaria: Ibilgailu elektrikoek.
        • %25eko hobaria: Ibilgailu hibridoek.

        Salbuespenak (informazio gehiago Salbuespena: Ibilgailuen zergan ahalmen urriko pertsonentzat fitxan):

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        Zerga ordaintzeko Zerbitzu Telematikoen bitartez:

        1. Eskuinean dagoen lauki urdina, Online tramitazioa hasi, sakatu.
        2. Ziurtagiri elektroniko edo B@kQ bidez identifikatu:
        • Tasa edo zerga bat ordaintzeke baduzu, pantailan azalduko zaizu. Ordaindutakoen kontsulta ere egin dezakezu.
        • Ordaindu nahi bazenu, aukeratu ordaintzeke dagoen zerga eta jarraitu argibideak. Euskal Administrazioaren Ordainketa-Pasabidera (Eusko Jaurlaritza) segurtasun baldintza guztiak betetzen dituen plataformaza, bideratuko zaitu aplikazioak.

        Nork onartu behar du?

        Alkatetzak / Udalbatzaren osoko bilkurak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Kontuhartzailetza - Diruzaintza-Zergabilketa: 943 300 827 edo zergabilketa@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Ibilgailuaren behin betiko baja: zerga sortu ondoren ematen bazaio eta, ordurako, kuota ordainduta badago, subjektu pasiboak baja datatik urte amaierara dagoen denboraldiari proportzioan dagokion zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango du.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Zergabilketa

        DBEB kodea: M06

        Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

        Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD