Zaborrak etxez etxe biltzeko zerbitzua

Zer da? Zertarako da?

Zaborrak eta hiri hondakinak etxez etxe biltzeko zerbitzuari dagokion tasaren ordainketa.

Ordainketen egutegia

Ordaintzeko obligazioa zerbitzua ezartzearekin batera sortu da eta hiruhilean behin ordainduko da, ondoren adierazten diren epeetan:

  • 1. hiruhilekoa: ..... martxoaren 1 - 31.
  • 2. hiruhilekoa: ..... ekainaren 1 -30.
  • 3. hiruhilekoa: ..... irailaren 1 - 30.
  • 4. hiruhilekoa: ..... abenduaren 1 - 31.

* Azken eguna jaieguna balitz, epea ondorengo lehenengo lanegunera luzatzen dela ulertuko da.

Nork eska dezake?

Etxebizitza jabeek, baita garaje eta merkataritza jarduera koka dezaketen lokalen titularrek -bertan jarduerarik egon edo ez-, profesionalek, industriariek, aisialdi eta zerbitzu jardueretako titularrek, ordaindu beharko dute.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ordainketa: nahikoa da udalak igorritako ordainagiria aurkeztea.

Alta: Etxebizitzaren jabetza eskritura edo alokairu kontratua. Aukeran emango zaio helbideratzeko orria betetzea, tasak eta zergak ordaintzeko modurik erosoena.

Non/Nola eskatu daiteke?

        • Ordaindu dezakezu ere, honako banketxetan: Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco de Sabadell, BBVA, Caja Rural de Navarra, Caixa, Banco Popular, Banco Santander eta Bankoa.
        • Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        11 - Etxebizitzak
        Etxebizitzak, habitatuak eta hutsak24,75
        12 - Ostalaritza (tabernak, jatetxeak, pubak...)dibertimenduko elkarteak, janari-dendaketa banketxeak
        Ostalaritza, janari-dendak72,05
        Aisialdi elkarteak eta banketxeak76,75
        Supermerkatuak eta antzekoak <500 m2303,30
        Supermerkatuak eta antzekoak >500 m2757,45
        Jatetxe edota tabernarik gabeko ostatu, zahar egoitza eta antzekoak:10 gela arte75,00
        Jatetxe edota tabernarik gabeko ostatu, zahar egoitza eta antzekoak: 10-20 gela bitartean100,00
        Jatetxerik edota tabernarik gabeko ostatu, zahar egoitza eta antzekoak: 21-50 gela bitartean150,00
        Jatetxe edota tabernarik gabeko ostatu, zahar egoitza eta antzekoak: 50 gelatik aurrera250,00
        Jatetxe edota taberna duten ostatu, zahar egoitza eta antzekoak: 10 gela arte100,00
        Jatetxe edota taberna duten ostatu, zahar egoitza eta antzekoak: 11-20 gela bitartean125,00
        Taberna edota jatetxea duten ostatu, zahar egoitza eta antzekoak: 21-50 gela.175,00
        Taberna edota jatetxea duten ostatu, zahar egoitza eta antzekoak: 50 gelatik aurrera312,50
        13 - Industria
        200 m2 baino gutxiago dituzten industriak72,55
        200-600 m2 artean dituzten industriak129,10
        600 m2 baino gehiago dituzten industriak313,90
        14 - Lokal, merkataritza edo pabiloi itxiak edo biltegi-guneak
        Hiri-lurzoruan kokaturiko itxitako merkataritza-guneak, edo biltegiak25,10
        Industria eremuan edo 3. sektorean kokaturiko lokal edo pabiloi itxiak edo biltegiak49,75
        Establezimenduak oro har, eta gainerako epigrafeetan jasotzen ez diren merkataritza zentro, eta zerbitzu profesionalak49,75

        Bonificaciones

        • %50a aplikatuko zaie edukinontzia hurbilena kokatuta dagoen tokitik 150 metrotik gora dauden etxebizitzetako erabiltzaileek.
        • aplikatuko zaie, Ingurumen Teknikariaren datuen arabera, etxeko konpostatze udal programetan modu aktiboan parte hartzen duten herritarrei eta %15a auzo-konpostatze udal programetan modu aktiboan parte hartzen dutenei.
        • %15a bostgarren edukiontziaren erabiltzaileei, beti ere, hiruhilean gutxienez 12 aldiz erabiltzen badute.

        Exenciones

        Ikus Ordenanza reguladora para las exenciones de tasas municipales.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        Tasa ordaintzeko Zerbitzu Telematikoen bitartez:

        1. Eskuinean dagoen lauki urdina, Online tramitazioa hasi, sakatu.
        2. Ziurtagiri elektroniko edo B@kQ bidez identifikatu:
        • Tasa edo zerga bat ordaintzeke baduzu, pantailan azalduko zaizu. Ordaindutakoen kontsulta ere egin dezakezu.
        • Ordaindu nahi bazenu, aukeratu ordaintzeke dagoen tasa eta jarraitu argibideak. Euskal Administrazioaren Ordainketa-Pasabidera (Eusko Jaurlaritza) segurtasun baldintza guztiak betetzen dituen plataformaza, bideratuko zaitu aplikazioak.

        Nork onartu behar du?

        Alkatetzak / Udalbatzaren osoko bilkurak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Kontuhartzailetza - Diruzaintza-Zergabilketa: 943 300 827 edo zergabilketa@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        • ATARIA - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan eska dezakezue zaborrak birziklatzeko formularen bat (5. edukiontzia ala auzo edo etxe konpostajea) eta %15-%20ko hobaria izango duzu zabor bilketa zerbitzuaren tasan.
        • Etxebizitza batean jarduera baldin badago jardueraren tarifa ordainduko da.
        • Jarduera ekonomikoetan, zaborragatiko tasan baja emango da interesatuak hala eskatu ondoren, eta, horrelakoetan, hiruhilekoko prorrateoa egingo da.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Zergabilketa

        DBEB kodea: M06

        Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

        Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD