Banketxeek bidalitako ordainagirien xehetasunen kontsulta

Zer da? Zertarako da?

Banketxeek etxera bidaltzen dizkiguten ordainagiriek ez dute azalpen gehiegi ematen kobratzen ari zaigunari buruz. Udaletxera deitu edo etorri beharrean, Zerbitzu Telematikoen ikus ditzakezu ordainagirien xehetasunak, hau da: kontzeptua, denboraldia, tarifa, ur irakurketak eta kontsumoa...

Ziurtagiri elektronikoaren beharrik ez duzu. Sakatu eskuineko lauki urdinean, Online tramitazioa hasi eta sartu ondorengo datuak:

  • IFZ/NAN (letra larriz)
  • Banketxeko erreferentzia (ordainagirian Ikusi erreziboa: Erref.)
  • Dokumentuaren gakoa (ordainagirian Ikusi erreziboa: Kodea)
  • Sakatu Ikusi eta ordainagiria irekiko zaizu leiho berri batean.

http://dokumentuak.gipuzkoa.net web orritik ere zuzenean sar zaitezke:

Nork eska dezake?

Adinez nagusia den edonork.

Aurkeztu beharreko agiriak

Banketxeak bidalitako ordainagiria.

Ez da inolako gako edo pasahitz pertsonalik behar, ordainagirian bertan izango baitituzu beharrezkoak diren datuak.

Non/Nola eskatu daiteke?

    Ordaindu behar da?

    Doan da.

    Izapidetze edo ebazpen epea

    • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

    Araudi aplikagarria

    Eskaera jaso ondorengo urratsak

    Ez dagokio.

    Nork onartu behar du?

    Ez dagokio.

    Izapidetze ardura duen lansaila

    Kontuhartzailetza - Diruzaintza-Zergabilketa: 943 300 827 edo zergabilketa@andoain.eus

    Beste zenbait ohar interesgarri

    Ez dago ezer aipagarririk.

    Datu pertsonalen babesa

    Fitxategiaren izena: Zergabilketa

    DBEB kodea: M06

    Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

    Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: LOPD