Zure izenean dauden tasa eta zerga guztiak kontsultatzeko

Zer da? Zertarako da?

Zerbitzu Telematikoen bitartez, zure izenean dauden tasa eta zergak (ura, zaborrak, ibilgailua, etxebizitza...) , indarrean egon edo ez, ikus ditzakezu eta horien alta datak eta, hala balegokie, baja datak.

Kontsulta:

  1. Eskuinean dagoen lauki urdina, Online tramitazioa hasi, sakatu.
  2. Ziurtagiri elektroniko edo B@kQ bidez identifikatu.
  3. Zure izenean dauden tasa eta zergen atalean sartuko zara.

Nork eska dezake?

Adinez nagusia den edonork, beti ere elektronikoki identifikatzeko sistemaren bat badu.

Aurkeztu beharreko agiriak

Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

Non/Nola eskatu daiteke?

    Ordaindu behar da?

    Doan da.

    Izapidetze edo ebazpen epea

    • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

    Araudi aplikagarria

    Eskaera jaso ondorengo urratsak

    Ez dagokio.

    Nork onartu behar du?

    Ez dagokio.

    Izapidetze ardura duen lansaila

    Kontuhartzailetza - Diruzaintza-Zergabilketa: 943 300 827 edo zergabilketa@andoain.eus

    Beste zenbait ohar interesgarri

    Orri honetan, goi aldean eta eskuinean, dagoen Gipuzkoako beste udal batera joan aukeran sakatuz udalez alda dezakezula eta beste udalherri batean izan ditzakezun tasa eta zergak kontsultatu.

    Datu pertsonalen babesa

    Fitxategiaren izena: Zergabilketa

    DBEB kodea: M06

    Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

    Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: LOPD