Informazio orokorra: ordainketa egutegia, borondate-exekutibo epeak...

Zer da? Zertarako da?

Udal zerga eta tasen ordainketa: Ibilgailuen gaineko zerga, Hiri Ondasunen gaineko zerga, Jarduera Ekonomikoen zerga, Ur hornidura eta Zabor bilketari dagozkien tasak...

Ordainketen egutegia

A.- BORONDATEZKO EPEAN

Urtean behin ordaintzekoak

  1. Ibilgailuen gaineko zerga* ....................... martxoak 1etik apirilak 30era
  2. Ondasun higiezinen gaineko zerga* ..... maiatzak 15etik uztailak 30era
  3. Ekonomi jardueren gaineko zerga** ..... urriak 1etik azaroak 10era
  4. Garajeetarako pasabide tasa* ............... irailak 1etik urriak 31ra

* Kobrantza borondatezko epearen erdialdera egingo da.

** Kobrantza borondatezko epearen amaieran egingo da.

Hiruhilabetean behin ordaintzekoak

Ura eta estolderia

  • 1. hiruhilekoa ............................ uztailaren 1etik uztailaren 31ra
  • 2. hiruhilekoa ............................ urriaren 1etik urriaren 31ra
  • 3. hiruhilekoa ............................ urtarrilaren 1etik urtarrilaren 31ra
  • 4. hiruhilekoa ............................ apirilaren 1etik apirilaren 30era

Zaborrak

  • 1. hiruhilekoa ............................ martxoak 1etik martxoak 31ra
  • 2. hiruhilekoa ............................ ekainak 1etik ekainak 30era
  • 3. hiruhilekoa ............................ irailak 1etik irailak 30era
  • 4. hiruhilekoa ............................ abenduak 1etik abenduak 31era

Makaldegiko Azoka

  • 1. hiruhilekoa ............................ urtarrilak 1etik urtarrilak 31
  • 2. hiruhilekoa ............................ apirilak 1etik apirilak 30era
  • 3. hiruhilekoa ............................ uztailak 1etik uztailak 31ra
  • 4. hiruhilekoa ............................ urriak 1etik urriak 31ra

* Epeak ezarritako egunean bukatuko dira, edo hori larunbata edo jaieguna bada, hurrengo lanegunean

B.- EPE EXEKUTIBOAN

Borondatezko denboraldian ezarritako epea amaitze egunaren biharamunean hasten da epe exekutiboa eta ordaindu beharreko zenbatekoari errekargu bat gehitzen zaio:

  1. Premiamenduzko probidentzia jakinarazi aurretik %5eko errekargua.
  2. Jakinarazpen egunetik eta hilabete bat baino lehenago %15koa.
  3. Premiamenduzko probidentzia jakinarazi eta hilabete igaro ondoren %20koa izango da errekargoa. Une honetatik aurrera berandutze interesak ere ordaindu beharko dira.

Premiamenduzko probidentziaren jakinarazpen egunetik hilabete igaro ondoren zorra ordaindu gabe, zordunaren ondasunak enbargatzeari ekingo zaio.

* Zorra geroratu edo zatikatzeko eskaera egin ahal izango da, borondatezko epean edota premiamenduzko probidentzia jakinarazi ondoren (azken kasuan zorra gehi %20ko errekargoaren gainean).

Nork eska dezake?

Ordainagirien titularrak edo horien ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ordaindu beharreko zerga edo tasari dagokion ordainagiria.

Non/Nola eskatu daiteke?

        1.-Ordain dezakezu ere ondorengo banketxetan: Kutxabank, Banco Sabadell. BBVA, Laboral Kutxa, Caja Rural de Navarra, Caixabank, Banco Popular, Banco Santander eta Bankoa. Ordaindu beharreko erreziboarekin joan beharko da.

        Ordaindu daiteke ere banketxearen kutxazain automatikoan. Erreziboa identifikatzeko hurbildu bertan inprimatuta dagoen barra kodea kutxazainaren pantailara eta jarraitu argibideak.

        2.- Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: dirutan edo kreditu txartela erabiliz ordaindu ahal izango da.

        3.- Zerbitzu Telematikoak: bertan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        Ordaindu beharreko erreziboaren zenbatekoaz gain ez du beste kostu erantsirik.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        Ez dagokio.

        Nork onartu behar du?

        Alkatetzak / Udalbatzaren osoko bilkurak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Kontuhartzailetza - Diruzaintza-Zergabilketa: 943 300 827 edo zergabilketa@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        • Errolda fiskalak, non ordaindu beharreko kuotak eta hauek finkatzen dituzten zergako elementuak ezar tzen baitira, jendaurreko ikusgai jarriko dira udale txeko bulegoetan dagozkien kobran tza-epeak hasi baino hamabost egun lehenagotik eta hamabost eguneko epez.
        • Errolden erakustaldi publikoen aurka birjarpeneko errekurtsoa tarte jarri ahal izango da erakustaldi publikoko epearen azken egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Zergabilketa

        DBEB kodea: M06

        Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

        Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD