Birpartzelazio Proiektua

Zer da? Zertarako da?

Birpartzelazioa: egikaritze-unitate bateko finkak multzokatzea da, beste zatiketa bat, planari doitutakoa, egite aldera. Eta horren ondorioz sortzen diren partzelak interesdunei esleituko zaizkie, bakoitzak dituen eskubideen arabera.

Birpartzelazio-proiektua garrantzi handikoa da, eremuko jabe bakoitzari egokituko zaizkion lurzati eraikigarriak eta lurzati bakoitzaren urbanizazio-kargak ezartzen dituen neurrian.

Nork eska dezake?

Urbanizazioaren sustatzailearen, jabearen edo eragile urbanizatzai-learen ekimenez egin daiteke edo, ofizioz, Udalaren ekimenez.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera-orri orokorra.
  2. Birpartzelazioaren arrazoiak jasotzen dituen txostena.
  3. Jabe eta interesatuen zerrenda, beren eskubidearen izaera eta zenbatekoa adieraziz.
  4. Ondorioz sortutako lursailen esleipen proposamena.
  5. Plan burutzapenaren ondorioz galduko diren eskubideen tasazioa.
  6. Behin-behineko likidazioaren kontua.
  7. Planoak.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, betiere, hirigintzako edo lurraldeko antolamenduarekin bat badator.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Arkitekto eta Administrazio Orokorreko Teknikariaren txostenak.
          2. Alkatetzaren ebazpena, hasierako onespenarekin.
          3. Interesdun eta inguruko jabeei jakinarazi.
          4. Iragarkia GAOn eta www.andoain.eus argitaratu, hilabeteko epea emanez alegazioak aurkezteko.
          5. Alegaziorik balego, dagozkien txiosten teknikoak.
          6. Aurkeztutako alegazioen ondorioz proiektua aldatzea balego, aldaketa horiei dagozkien jabeei 15 egunetako epea eman beharko zaie alegazioak aurkezteko.
          7. Aurkeztutako alegazioen eta txosten teknikoen ondorioz proiektua aldatu beharko balitz edukina aldatzen delako edota kaltetuetako pertsona gehienei afektatzen dielako, interesatu guztiei hilabete bateko audientzia epe berria eman beharko zaie.
          8. Udal teknikoen txostenak.
          9. Hirigintza Batzordeko irizpena eta Tokiko Gobernu Batzarraren akaordioa, proiektua behin betiko izaeraz onartuz.
          10. Akordioaren jakinarazpena jabeei eta bestelako interesatuei.
          11. Behin betiko onarpena GAOn eta www.andoain.eus argitaratu.
          12. Jabetza erregistroan inskribatu, ziutagiri administratiboaren bitartez.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak / Tokiko Gobernu Batzarrak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo hirigintza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarririk.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD