Urbanizazio Proiektua

Zer da? Zertarako da?

Urbanizazioko proiektuak urbanizazio obren xehetasun teknikoak zehazten dituzten obra-proiektuak dira.

Nork eska dezake?

Interesa duen pertsona fisiko edo juridikoak, edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera-orri orokorra.
  2. Proiektua: obren ezaugarriak azaltzen dituen deskripziozko memoria, proiektuaren eta xehetasunezko planoak, neurketak, aurrekontua, obra eta zerbitzuen baldintzen plegua, eta, horrez gain, segurtasuneko eta kalitateko azterketak, segurtasun-kalitate eta hondakinen kudeaketa programak.

* Urbanizazio Proiektua, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 DEKRETUKO Azken Xedapen Bigarrenean jasotzen diren kasuetan balego, proiektua Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura bete beharko luke.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete hasierako onarpena emateko + 20 egun argitara emateko + 2 hilabete behin betiko onespena emateko.
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa, behin-behineko onespena emateko izapidean. Aldekoa, behin betiko onespena emateko izapidean.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Dokumentuaren aurkezpena.
          2. Aparejadore, Arkitektoeta Adm. Orokorreko Teknikariaren txostenak.
          3. Alkatetzaren ebazpena, hasierako onespenarekin eta, hala balego, baldintzekin.
          4. Interesdun eta inguruko jabeei jakinarazi.
          5. Txosten sektorialak eskatzea eta elektrizitate, gas eta telefonia zerbitzu hornidura emakidadun enpresei jakinaraztea.
          6. Iragarkia GAOn eta www.andoain.eus argitaratu, 20 eguneko epea emanez alegazioak aurkezteko.
          7. Alegaziorik balego, proiektua idatzi duen taldearen txostena.
          8. Udal zerbitzu teknikoen txostenak alegazioen, beste txostenen eta behin betiko onarpenaren bidezkotasuna aztertuz.
          9. Hirigintza Batzordeko irizpena eta Tokiko Gobernu Batzarraren akaordioa, proiektua behin betiko izaeraz onartuz. Akordioaren jakinarazpena.

          * Proiektuak ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura bete beharko balu, indarrean dagoen legediaren araberakoa izango da izapidetzea.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak / Tokiko Gobernu Batzarrak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo hirigintza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarririk.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD