Hitzarmen batzarra

Zer da? Zertarako da?

Hitzarmen-batzarrak, hain zuzen, hirigintzako plangintza hitzarmen-sistemaz egikaritu behar denerako eratutako hirigintza-intereseko elkarteak izango dira, beti ere lege berean eskatutako baldintzak betetzen batituzte.

Hitzarmen-batzarra osatuko dute: aktuazioak batzen dituen lurzoruen jabeak, parte hartzeko asmoa azaldu izan balute, eta egikaritze-unitatearen kudeaketan jabeekin batera parte hartuko duten enpresa eragile urbanitzaileak ere, batzarrak hala erabakitzen duenean.

Nork eska dezake?

Hitzarmena sinatu duten jebeek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Hitzarmen Batzarraren eraketaren eskritura publikoa, Estatutoak erantsiz.
  2. Jabeek sintautako atxikimendu aktak.
  3. Batzarreko Idazkariak sinatutako ziurtagiria, eraketaren iragarkia GAOn argitaratu den eta alegaziori egon den edo ezegiaztatuz. Egiaztatuko du baita ere beste jebeei egindako jakinarazpena hilabeteko epea emanez batzarrean sartzeko.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan. da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: Hilabete

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Udal teknikoen txostenak.
          2. Hirigintza Batzordearen irizpena eta Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa eraketa eskritura onartuz. Akordioaren jakinarazpena.
          3. Akordioa, eta eskrituren kopia, Gipuzkoako Foru Aldundira igorri, Hirigintza Intereseko Elkarteen Erregistroan inskribatu dezaten.

          Nork onartu behar du?

          Tokiko Gobernu Batzarrak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo hirigintza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Batzarra eratzeko epea: Hitzarmena sinatu ondoren, hilabete Hitzarmen Batzarra eratzeko eskritura publiko bitartez.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD