Ituntze Hitzarmena

Zer da? Zertarako da?

Udalak ezartzen du planeamendua edo, nolanahi ere, hiritartze jarduketa programan, hirigintza burutzapenerako sistema jarduera.

Hitzarmen-sistemaz jardun ahal izateko, beharrezkoa izango da, lurzoruaren jabetzaren % 50 baino gehiagok hitzarmen bat sinatuz eta honako konpromisoak bere egitea:

  • Hitzarmen-batzarra osatzea.
  • Batzarraren bidez birpartzelatze-agiria egitea, jarduketaren onurak eta kargak ekitatez banatzeko.
  • Nahitaez eta doan laga beharreko lursail eta ondasunen ekarpena egitea, legean, plangintzan edo hitzarmenean ezarritako bezala.
  • Jarduketa-unitateari legeak, plangintzak edo hitzarmenak ezarri-tako urbanizatze-karga guztiak bere kontura izatea eta urbani-zatzearen, azpiegituren eta zerbitzuen obra guztiak burutzea.

Hitzarmen-batzarra eratzea ez da beharrezkoa izango eragindako lurrazal guztia jabe bakarrarena baldin bada. Orduan, jabeak bereganatuko ditu batzarrari ezarritako betebeharrak eta hitzarmena ere hark sinatuko du.

Nork eska dezake?

Lurzoruaren jabetzaren % 50 baino gehiagoren eskariz.

Aurkeztu beharreko agiriak

Hitzarmenaren eduki zehatza udalak ezarriko du programarekin batera, interesdunek edo udal-administrazioak berak proposatuta.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Dena den, jabeek Udalaren aurrean hartutako konpromisoak bete direla bermatzeko hitzarmenaren sinatzaileek urbanizazio kargen zenbatekoaren %7ari dagokion fidantza bat gordailatu beharko dute.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Arkitektoaren eta Administrazio Orokorreko Teknikariaren txostenak.
          2. Hirigintza Batzordearen irizpena eta Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa hitzarmena hasierako izaeraz onartuz.
          3. Jakinarazpena kaltetutako jabeei.
          4. Jendaurrean jartzeko iragarkia GAOn eta www.andoain.eus argitaratua, 20 egunetako epean alegazioak egin daitezen (hitzarmen osoa argitaratu beharko da).
          5. Arkitektoaren eta Administraritza Orokorreko Teknikariaren txostenak, aurkeztutako alegazioei buruzkoak.
          6. Hirigintza Batzordearen irizpena eta Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa hitzarmena behin-betiko izaeraz onartuz.
          7. Jakinarazpena kaltetutako jabeei eta hitzarmena sinatzea.

          Nork onartu behar du?

          Tokiko Gobernu Batzarrak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo hirigintza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Batzarra eratzeko epea:

          • Planeamenduan ezarrita badago: 6 hilabete, planeamendua behin betiko izaeraz onartzen den egunetik.
          • Hiritartze Jarduketa Programan jasota badago: 2 hilabete.

          Epe horietan hitzarmena sinatuko ez balitz, udalak jarduketa sistema aldatuko luke eta eragile urbanizatzaile edo burutzapen publikoko sistema bat hautatu.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD