Hiritartze Jarduketa Programa

Zer da? Zertarako da?

HJ Programa hirigintza-egikaritzearen tresna bat da. Horren xedea, hiri-lurzoru finkatugabean eta lurzoru urbanizagarri sektorekatuan egin beharreko jarduketa integratuen garapena eta egikaritzea faseetan arautzea eta antolatzea. Lurzoru mota horiek honako hauek dira:

Hiri-lurzoru finkatugabean: urbanizatu gabeko lursailak (beharrezko zuzkidura, zerbitzu eta azpiegitura gabe),hobetu daiteken urbanizazioarekin edo eraikigarritasun handiagoarekin.

Lurzoru urbanizagarri sektorekatuan: plan orokorrak dagokion plan partziala egin ahal izateko zedarritzen dituen sektoreetan sartuta dagoen lursaila.

Nork eska dezake?

Administrazio publikoek edo norbanakoek, berdin delarik lurren jabe diren ala ez, egin eta susta ditzakete.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 legeko 153. art. (Eduki teknikoa eta hirigintzakoa) eta 154. art. (Legezko eta hirigintzako edukia) azaldutako edukia adierazteko beharrezko agiriak.
  2. Eta gutxien-gutxienez, agiri hauek:
  • Memoria justifikatiboa, egikaritze-programazioa eta guzti.
  • Urbanizatze-aurregitasmoa.
  • Jarduerak izango dituen egikaritze-unitateen informazio-planoak eta mugaketa-planoak.
  • Partzelen planoa, eta jarduketaren xede diren ondasunen eta eskubideen titularren zerrenda.
  • Ekonomia eta finantza-bideragarritasunaren azterketa. Jarduketaren xede diren ondasun eta eskubide guztien balorazioa ere jasoko du.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: Hilabete hasierako onarpena emateko + 20 egun argitara emateko + 2 hilabete behin betiko onespena emateko
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, betiere interesdunei jakinarazi bazaie.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Dokumentoa aurkeztu eta fidantza gordailatu.
          2. Aparejadore, Arkitekto eta Administrazio Orokorreko Teknikariaren txostenak.
          3. Alkatetzaren ebazpena, hasierako onespenarekin eta, hala balego,baldintzekin.
          4. Eskatzaileari eta jarduketa programak eragindako gainerako jabeei.
          5. Iragarkia GAOn eta www.andoain.eus argitaratu, 20 eguneko epea emanez alegazioak aurkezteko.
          6. Alegaziorik balego, proiektua idatzi duen taldearen txostena.
          7. Udal zerbitzu teknikoen txostenak alegazioak eta behin betiko onarpenari buruzko proposamena aztertuz.
          8. Hirigintza Batzordeko irizpena eta Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa, proiektua behin betiko izaeraz onartuz. Akordioaren jakinarazpena eskatzailearei eta eragindako gainontzeko jabeei.
          9. Iragarkia GAOn eta www.andoain.eus argitaratu, bere edukien laburpen bat azalduz (2/2006 Legeko 156.5 artikulua).
          10. Fidantzaren itzulketa.

          Nork onartu behar du?

          Tokiko Gobernu Batzarrak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo hirigintza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Fidantza: Administrazioa ez diren pertsona edo entitateek egindako eskabideen kasuan, berme bat jarriko da, programak jarduketa integratuari dagokion eremua urbanizatzeko kalkulatzen duen kostuaren % 1ekoa.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD