Xehetasun Azterketa

Zer da? Zertarako da?

Antolamendu xehatuaren zehaztapenak edozein lurzoru-motatan osatzeko edo egokitzeko dira xehetasun-azterketak. Gauza hauetara mugatuko dira:

  • Sestrak eta lerrokadurak adieraztea, zuzentzea edo osatzea.
  • Bolumenak ordenatu.
  • Antolamendu xehatuan jasotako urbanizatze-lanen, eraikuntzen, instalazioen eta gainerako obra eta hiri-elementu osagarrien alderdi eta ezaugarri estético eta konpositibo batzuk arautzea.

Nork eska dezake?

Udalak ofizioz edo beste edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Memoria bat, justifikatuz: batetik, legezko mugak errespetatu egin direla, eta bestetik, bere kasuan, plan orokorreko edo garapen-plangintzako zehaztapenak osatu edo egokitu egin behar direla.
  2. Informazio-planoak
  3. Antolamenduaren planoak

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete hasierako onespenerako + 20 egun alegazioak aurkezteko + 3 hilabete behin betiko onarpenerako.
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Udalak, ofizioz, hasi dezake (Alkatearen probidentzia bidez) edo norbanakoak eskatuta (eskaera-orri baten bidez).
          2. Arkitekto eta Administrazio Orokorreko Teknikariaren txostenak.
          3. Hirigintza Batzordearen irizpena.
          4. Alkatetzaren ebazpena, hasierako onespenarekin eta behin betiko izaeraz onartzeko Testu Bategin batean jaso beharreko baldintzekin.
          5. Eskatzaileari eta jarduketa programak eragindako gainerako jabeei. Egoki balitz, baita ere URA-Uraren Euskal Agentzira, Aldundiko errepideen departamentura... txostena eskatuz.
          6. Iragarkia GAOn, hedapen gehien duten egunkarietan eta www.andoain.eus argitaratu, 20 eguneko epea emanez alegazioak aurkezteko.
          7. Alegaziorik balego, azterketa idatzi duen taldearen txostena.
          8. Azterketaren egile taldeak aurkeztutako Testu Bategina, non jasoko diren hasierak onespenean eskatutako baldintzak eta alegazioak, egon balira eta bidezkoak iritziko balira, eta erakundeen txostenak.
          9. Udal zerbitzu teknikoen txostenak Testu Bategina eta alegazioak aztertuz.
          10. Hirigintza Batzordeareno irizpena eta Udalbatzaren akaordioa, azterketa behin betiko izaeraz onartuz. Akordioaren jakinarazpena eskatzaile eta eragindako interesdunei.
          11. Iragarkia GAOn eta www.andoain.eus webgunean.

          Nork onartu behar du?

          Osoko Udalbatzak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo hirigintza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarririk.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD