Plan Bereziak eta horien aldaketak

Zer da? Zertarako da?

Plan Bereziek bi esparru-mota har ditzakete antolamendua egiteko: batetik, udalerri osoa edo udalerriaren zati bat, lurzoru-mota bat edo gehiago hartuta, eta bestetik, plangintza orokorrak definitutako edo plan bereziak berak bere xedearekin bat etorriz zehaztutako esparru edo area jakin bat.

Nork eska dezake?

Plan partziala egitea udalei dagokie, berez, baina beste edozein pertsona fisiko edo juridikok ere sustatu dezake.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Memoria informatiboa-justifikatiboa (Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko 68.a. artikuluan xedatutakoa jasoko da bertan).
  2. Informazio planoak.
  3. Antolamendu xehatuaren planoak
  4. Egikaritzea antolatzeko eta kudeatzeko jarraibideen azterketa.
  5. Plan orokorreko arauak garatzeko hirigintza-arauak.
  6. Ekonomia eta finantzen aldetik duen bideragarritasunaren azterketa.

* Plan Bereziak ingurumenaren gainean ondorio esanguratsuak izateko arriskua balego, Planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 DEKRETUAK xedatutakoari jarraiki, edo dekretuan jasotzen diren kasuetan balego, bertan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dira.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: Hasierako onespenetik 6 hilabetera gehienez behin betiko onarpena.
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Udalak, ofizioz, hasi dezake (Alkatearen probidentzia bidez) edo norbanakoak eskatuta (eskaera-orri baten bidez).
          2. Arkitekto eta Administrazio Orokorreko Teknikariaren txostenak.
          3. Hirigintza Batzordearen irizpena.
          4. Alkatetzaren ebazpena, hasierako onespenarekin eta, hala balegokio, jarritako baldintzekin.
          5. Eskatzaileari eta jarduketa programak eragindako gainerako jabeei eta txosten sektorialak eskatzea
          6. Iragarkia GAOn, hedapen gehien duten egunkarietan eta www.andoain.eus argitaratu, 20 eguneko epea emanez alegazioak aurkezteko.
          7. Alegaziorik balego, plana idatzi duen taldearen txostena.
          8. Udal zerbitzu teknikoen txostenak alegazioak eta behin betiko onarpenari buruzko proposamena aztertuz.
          9. Hirigintza Batzordeareno irizpena eta Udalbatzaren akaordioa, plana behin betiko izaeraz onartuz. Akordioaren jakinarazpena eskatzaile eta eragindako interesdunei.
          10. Plana Foru Aldundira igorri, Erregistroan gordailatu dezaten.
          11. Iragarkia GAOn, hedapen gehien duten egunkarietan eta www.andoain.eus webgunean.

          * Plan Bereziak ingurumenaren gainean ondorio esanguratsuak izateko arriskua balego, Planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 DEKRETUAK xedatutakoari jarraiki, edo dekretuan jasotzen diren kasuetan balego, bertan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dira.

          Nork onartu behar du?

          Osoko Udalbatzak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo hirigintza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Bai birgaitze-plan berezien bai monumentu-multzoak edo higiezin kalifikatuak babestu eta kontserbatzeko plan berezien kasuan, hasierako onespena eman ondoren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak txostena egingo du hilabeteko epean.
          • Planek lurzoru urbanizaezinari eragiten diotenean, EAEko Lurralde Antolamendurako Batzordeak txostena egin beharko du planoi buruz.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD