Plan Partzialak eta horien aldaketak

Zer da? Zertarako da?

Hirigintza planeamenduko tresna bat da eta Plan Orokorrak lurzoru urbanizagarri modura zehazturiko sektore jakin bat xehe-xehe antolatzea du xedea.

Nork eska dezake?

Berez egitea udalei dagokie, baina beste edozein pertsona fisiko edo juridikok ere sustatu dezake.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Memoria informatiboa-justifikatiboa (Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko 68.a. artikuluan xedatutakoa jasoko da bertan).
  2. Informazio planoak.
  3. Antolamendu xehatuaren planoak
  4. Egikaritzea antolatzeko eta kudeatzeko jarraibideen azterketa.
  5. Plan orokorreko arauak garatzeko hirigintza-arauak.
  6. eta finantzen aldetik duen bideragarritasunaren azterketa.

* Plan Partzialak ingurumenaren gainean ondorio esanguratsuak izateko arriskua balego, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 DEKRETUAK xedatutakoari jarraiki, dekretuan bertan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dira.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: Hasierako onespenetik 6 hilabetera gehienez behin betiko onarpena.
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Udalak, ofizioz, hasi dezake (Alkatearen probidentzia bidez) edo norbanakoak eskatuta (eskaera-orri baten bidez).
          2. Arkitekto eta Administrazio Orokorreko Teknikariaren txostenak.
          3. Hirigintza Batzordearen irizpena.
          4. Alkatetzaren ebazpena, hasierako onespenarekin eta, hala balego, baldintzekin.
          5. Eskatzaileari eta jarduketa programak eragindako gainerako jabeei eta txosten sektorialak eskatzea.
          6. Iragarkia GAOn, hedapen gehien duten egunkarietan eta www.andoain.eus argitaratu, 20 egun emanez alegazioak aurkezteko
          7. Alegaziorik balego, plana idatzi duen taldearen txostena.
          8. Udal zerbitzu teknikoen txostenak alegazioak eta behin-betiko onarpenari buruzko proposamena aztertuz.
          9. Hirigintza Batzordeareno irizpena eta Udalbatzaren akaordioa, plana behin betiko izaeraz onartuz. Akordioaren jakinarazpena eskatzaile eta eragindako interesdunei.
          10. Plana Foru Aldundira igorri, Erregistroan gordailatu dezaten.
          11. Iragarkia GAOn, hedapen gehien duten egunkarietan eta www.andoain.eus webgunean.

          * Plan Partzialak ingurumenaren gainean ondorio esanguratsuak izateko arriskua balego, Planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 DEKRETUAK xedatutakoari jarraiki, dekretuan bertan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dira.

          Nork onartu behar du?

          Osoko Udalbatzak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea - 943 300 825 edo hirigintza@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Jendaurrean egondako epean aurkeztutako alegazioak ikusita, egin beharreko aldaketak funtsezkoak badira, plan partzialaren testu bategin berri bat egingo da. Testu horri hasierako onespena emango zaio eta berriz ere jendaurrean jarriko da.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD